(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Emilio Gutiérrez Cabak eta José María Arcosek poesia errezitala eskainiko dute, Erriberriko San Pedro elizako klaustroan

asteazkena, 2008.eko uztailak 30

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko programazioaren baitan, Emilio Gutiérrez Caba-k eta José María Arcos-ek poesia errezitala eskainiko dute (sonetoak), bihar, uztailaren 31n, 22:30ean, San Pedro elizako klaustroan.



Pieza liriko gisa, sonetoak sarritan agertzen dira Espainiako literaturaren urrezko mendeetako komedietan. Lope de Vegak, adibidez, hiru milatik gora idatzi zituen, eta XX. mendean ia ez dago sonetorik erabili ez duen espainiar eta hispanoamerikar poetarik.


Sonet hitzak melodia motza eta arina esan nahi du proventzera zaharrean, abestitxoa. Oro har, gai bakarra jorratzen dute, haririk galdu gabe.


Emilio Gutiérrez Cabak eta José María Arcosek zenbait soneto hautatu dituzte, ordubete inguruko errezitala eskaintzeko. Milaka soneto irakurri ondoren "hobentsuenak" direla uste izan dutenak hautatu dituzte, eta batik bat, nolabaiteko karga dramatikoa, jostagarria, mistikoa, erotikoa, filosofikoa, edo maitasunezkoa dutenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa