(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz presidenteak amaiera eman dio Nafarroako XII. Nazioarteko Ikastaroari; bertan, Argentina eta Txileko 41 gaztek parte hartu dute

asteazkena, 2008.eko uztailak 30

Parte-hartzaileak Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Ciudad Bolívar, Mendoza eta Txileko Nafarroako Etxeetakoak izan dira, eta hamabost egunez Foru Komunitatean egon dira; bertan, Foru Komunitateko egoeraren berri izan dute eta leku eta mugarri nagusiak ezagutu dituzte


Clausura del XII Curso Internacional Navarra 2008

Sanz Presidentea 2008ko Nafarroako Nazioarteko XII. Ikastaroaren itxieran, parte-hartzaileekin ( irudia handitu )


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio, gaur arratsaldean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin duten ekitaldi baten bidez, Nafarroako XII. Nazioarteko Ikastaroari. Bertan, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako 41 gaztek parte hartu dute.


Ikastaroan parte hartu duten gazteak (18-28 urtekoak) Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Ciudad Bolívar, Mendoza eta Txileko Nafarroako Etxeetakoak izan dira (8, 4, 4, 8, 8, eta 9, hurrenez hurren), eta hamabost egunez Foru Komunitatean egon dira. Egunotan, hitzaldiak eskaini dizkiete (Nafarroako artea, historia, geografia, sozioekonomia, folklorea eta ingurumena, besteak beste). Gainera, txangoak eginen dituzte, Merindadeetako bost hiriburuetara (Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri) eta Xabier, Leire, Orreaga, Baztan, Aralar edo Erronkarira. Era berean, Zaragozako Expo Erakusketara, Obanosko Misterioaren antzezpenera, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdira, Arellanoko Las Musas erromatarren etxaldera, Zugarramurdiko kobazulora, eta Ori mendiko gailurrera ere joan dira.


Entrega de la bandera de Navarra a la representante de la Casa de Navarra de Mar del Plata

Maria Pilar Sarasa Mar de Platako Nafarroako Etxeko kidea Nafarroako bandera jasotzen, Sanz Presidentearen eskutik. ( irudia handitu )


Nafarroako Jauregian egin duten itxiera ekitaldira honako hauek ere bildu dira: Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilaria, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea, Lola Eguren Apesteguía Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia, Agustín Otondo Dufurrena Txileko Nafarroako Etxeko presidente ohia eta Cándido Elizalde Buenos Aireseko Nafarroako Etxeko presidente ohia.





Gazteek kasuan kasuko Nafarroako Etxeetako presidenteen atxikipen mezuak irakurri dituzte. Mezuak honako hauek igorri dituzte: Francisco Otondok (Txileko Nafarroako Etxea); Crisanto Ayanzek (Buenos Aireseko Nafarroako Etxea); Fernando Latasak (Rosarioko Nafarroako Etxea); Óscar Esparzak (Mar del Platako Nafarroako Etxea); Miguel Ángel Lasak (Ciudad Bolívarko Nafarroako Etxea); eta Esteban Nietok (Mendozako Nafarroako Etxea).





Bestalde, "Navarra en una frase" (Nafarroa esaldi batean) lehiaketan parte hartu duten gazteek idatzi dituzten lelo onenen sariak banatu dituzte. Nafarroari buruz ikasi dutena eta sentitu dutena laburbiltzeko esaldiak idatzi behar izan dituzte, hain zuzen. Sariak honako hauek izan dira: Lehenengoa, María del Pilar Sarasarentzat (Mar del Platako Nafarroako Etxea), "Reino de Navarra: Tierra sin fronteras… para el asombro" esaldiarengatik; bigarrena, Joaquín Ayanzentzat (Buenos Aireseko Nafarroako Etxea), "Navarra, un hogar lejos de tu casa", esaldiarengatik; eta hirugarrena, Valeria Alejandro Lozanorentzat (Bolívarko Nafarroako Etxea), "Navarra, sentimientos encontrados" esaldiarengatik.





Azkenik, ikastaroan parte hartu duten gazteek diploma eta beka bana jaso dute, eta Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ikurrinak banatu dizkie ekitaldian parte hartu duten Nafarroako Etxeei.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa