(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoak indartu eginen du errepideetako zerbitzua, abuztuaren 1eko irteera-itzulera operazioa dela-eta

asteazkena, 2008.eko uztailak 30

Irteera-itzulera operazioa dela-eta (uztailaren 31ko -osteguna- 15:00etatik abuztuaren 3ko -igandea- 24:00etara arte), Foruzaingoaren Trafiko Atalak zirkulazioa zaindu eta kontrolatzeko zerbitzu berezia antolatu du. Bide segurtasuneko patruilek eta argiketen taldeek parte hartuko dute zerbitzu horretan, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.



Zehazki, Foruzaingoak indartu eginen du sare nagusiko errepideetako zerbitzua, ordu jakin batzuetan, eta abiadura eta alkoholemia kontrol gehiago eginen ditu. Zirkulazioa zaindu eta auto ilarak eta istripuak hautemateko, Nafarroako Gobernuko helikopteroaren laguntza izanen dute. Hartara, gertueneko patruilak bizkorrago mobilizatu ahal izanen dituzte.


Nafarroan, oporraldiko joan-etorriek ez dute arazo gehiegirik eragiten, zirkulazioaren arintasunari dagokionez. Unean uneko gorabeherak baino ez dira jazotzen, bide eta une jakin batzuetan. Hala ere, irteera-itzulera operazioa asteburuan izanen da, eta ibilbide luzeko bidaiez gain, asteburuetako ohiko joan-etorriak ere kontuan hartu beharko dira (batik bat, jaietan dauden herrietara joaten direnek egiten dituzte joan-etorriak).


Bestalde, ibilgailu astunen eta salgai arriskutsuak garraiatzen dituztenen zirkulazioa mugatuta egonen da. Hartara, zirkulazioaren arintasuna bermatze aldera, aipaturiko ibilgailuek eta pisuarengatik edo neurriengatik baimen berezia behar dutenek honako muga hauek izanen dituzte: ostegunean, 13:00etatik 24:00etara; eta ostiralean, 8:00etatik 15:00etara. Bestalde, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak honako hau gogorarazi du: larunbatean, 7:00etatik 19:00etara, eta igandean, 0:00etatik 22:00etara, 7.500 kilotik gorako ibilgailu astunek ezin izanen dituzte erabili Frantzian sartzeko errepideak (N-121-B, Dantxarinean barrena, N-135, Luzaiden barrena, eta N-138, Alduden barrena).


Iaz ere, zirkulazioa zaindu eta kontrolatzeko zerbitzu berezia antolatu zuen Foruzaingoak, irteera-itzulera operazioaren baitan. Orduan, kortestar bat hil zen, Buñuelen.


Jai eta kirol jardueren ondoriozko zirkulazio mugak


Trafiko Ataleko foruzainek kirol jardueretan ere eskainiko dute zerbitzua egunotan.


Hartara, gaurtik larunbatera bitarte, Iruñeko Txirrindularitza Itzulian arituko dira, sare nagusiko eta bigarren mailako sareko zenbait bidetan. Lehenengo etapa Valtierran hasi eta amaituko da, gaur, eta Azkoiengo gainean eta Virgen del Yugo gainean barrena igaroko da. Biharko etapari dagokionez (Mutiloabeiti-Mutiloabeiti), Erro eta Arangurengo gainetan barrena igaroko da. Ostiraleko etapa, berriz, (Belaskoain-Belaskoain) Erreniega eta Girgillaoko gainetan barrena igaroko da. Eta larunbateko etapa, Iruntzun-Iruñea.


Bestalde, abuztuaren 1ean (ostirala) eta 2an (larunbata), Foruzaingoak zirkulazio zerbitzu berezia antolatu du, Lizarrako jaiak direla-eta. Zirkulazioa antolatuko dute, eta aldian behin, Deierri hiribidea itxiko dute.




Azkenik, abuztuaren 3an, igandean, Iruñeko Igeriketa Taldeak triatloia antolatu du, eta ondorioz, zirkulazio mozketak eginen dituzte, hiri inguruan (Burlatako saihesbidean eta N-121-A, N-135 -Iruñea-Frantzia, Luzaiden barrena-, PA-33 -Iruñeko ekialdeko sarrera- eta NA-2310 -Aranguren Ibarra- errepideetan). Triatloia Mendillorriko biribilgunean, Nafarroa hiribidean eta Aranguren Ibarrean barrena igaroko da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa