(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko La Cavako agertokian, "El mercader de Venecia" lanaren bi emanaldi eskainiko ditu “Darek Teatro” konpainiak

osteguna, 2008.eko uztailak 31

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren baitan, Darek Teatro” konpainiak William Shakespeareren “El mercader de Venecia" lanaren bi emanaldi eskainiko ditu, La Cavako agertokian. Lehenengoa, bihar (ostirala, abuztuaren 1a), eta bigarrena, etzi (larunbata, abuztuaren 2a). Hain zuzen ere, Rafael Pérez Sierraren bertsioa antzeztuko dute, Denis Rafter-en zuzendaritzapean.


El mercader de Venecia

"El mercader de Venecia". ( irudia handitu )

Esan dugun moduan, “El mercader de Venecia” William Shakespeareren lana da, eta ingelesaren lanetatik gehien antzezten dutenetako bat da. Kritikariek komedia erromantiko gisa sailkatzen dute. Shakespearek 1598a baino lehentxeago idatzi zuen, eta 1600. urtean estreinakoz antzeztu zuten. Komedia guztietan bezalaxe, argumentu nagusia maitasunari buruzkoa da, eta haren protagonistak Basanio eta Porcia dira. Gainera, bigarren mailako argumentuak ere baditu, erromantikoak horiek ere. Horiekin batera, protagonistatzat Shylock duen istorio dramatikoa dago, maitasun istorioak adinako pisua duena. Erromantizismoan, hain zuzen, bosgarren atala kendu eta “El mercader de Venecia” drama gisa antzezten zuten. Orduan, merkatari kaudimengabearen bermea (libra bat haragi) eta juduaren eta Veneziako merkataritza areriotsuaren arteko borroka bihurtu ziren istorioaren protagonista.


Asteburu honetan antzeztuko duten bertsioaren zuzendaria Denis Rafter da, eta haren eskolak honako hauek izan ziren: Abbey Theatre, Irlandako Antzoki Nazionala, Guildhall, eta Londoneko Musika eta Drama Eskola. Ahotsaren eta dramaren irakasle ikasketak egin zituen (lizentziatura), eta eszena zuzendaria eta idazlea ere bada. Hainbat lan zuzendu izan ditu (antzerkia eta musikalak). Aktore gisa, berriz, Synge, O’Casey, Stoppard, Chejov, Simon, Carroll, Wilde eta Shakespeareren lanetan aritu izan da. Antzerkiari eta interpretazioari buruzko hitzaldiak eman izan ditu unibertsitateetan eta arte dramatikoko eskoletan, eta dramaturgiari buruzko artikulu eta saiakera ugari idatzi izan ditu.


Aktoreak honako hauek dira: Fernando Conde, Juan Gea, Natalia Millán, Pepe Hervas, Camilo Rodríguez, Jorge Lucas, Luz Nicolás, Ditran Diba, Ángel García Suárez, Carlos Moreno, David Fernández, Ruth Salas eta Carlos Ibarra. Eszenografia eta jantziak Pedro Moreno-renak dira; musika, Miguel Roa-rena; eta argiztapena, azkenik, Flavio Mayans-ena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa