(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Aralar Mendiko zenbait leku bisitatu ditu

osteguna, 2008.eko uztailak 31

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Aralar Mendiko zenbait leku bisitatu ditu, gaur goizean. Honako hauek, besteak beste: Mendukilo kobazuloa (Astitz, Larraun), Aralar Mendiko Baso Lursaila, Aralarko San Migel in Excelsis Santutegia eta Zamartzeko Andre Mariaren monasterio erromanikoa.


Sanz presidentea eta Sanzberro kontseilaria, Aralarko Santutegiko kapilauekin . ( irudia handitu )

Presidentearekin batera, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria egon da.


Jakina denez, Aralar Mendia uhin formako mendigunea da, eta gailurrean, ingurune karstikoa du. Bertan, mendi-hobi, haran hil, kobazulo eta leize ugari daude. Gunerik garaiera Itzako Dorrea da (Irumugarrieta, 1.429 metro). Aralar Mendiko azaleraren erdia baino gehixeago Nafarroan dago, eta gainerakoa, berriz, Gipuzkoan.


Nafarroako zatian, Aralarko Errege Mendia dago. Garai batean Estatuarena zen, baina gaur egun Foru Komunitatearena da. Erabilera eskubideak Aralarko Batasunari dagozkio, eta 2.166 hektareako azalera du.


Monumnentu megalitikoak


Sanz eta Sanzberro, Mendukilo kobazuloan, tokiko agintariekin . ( irudia handitu )

Bestalde, Aralar Mendian Nafarroako monumentu megalitikoen multzo handiena dago. Zehazki, 44 trikuharri daude bertan. Nafarroan, hain zuzen, trikuharriak dituzten 42 leku daude (horietako bat Aralar-Larraun da), eta horietan guztietan, 434 trikuharri daude. Aipaturiko trikuharriek eta 198 tumuluk Nafarroako ondare megalitikoa osatzen dute. Trikuharriak, oro har, lurrean bertikalean sartuta dauden harri edo lauza handiek osatzen dituzte, eta gainean, beste harri bat edo batzuk dituzte. Kristo aurreko 3300. urtetik Kristo aurreko 1300. urtera bitartekoak dira.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa