(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitateak Uda Ikastaroak hasi ditu Urrezko Mendeko prosaren azterketarekin astelehena, 2008.eko abuztuak 4

Garai hartako narratibarekin lotutako alderdiak aztertuko dituzte maisu lan handien bitartez


J M Borque

J.M. Borque. ( irudia handitu )

Nafarroako Unibertsitateak gaur hasiko du nafar unibertsitateen Uda Ikastaroen 8. edizioa honako tailer honekin: "Urrezko Mendeko prosa: maisu lanak". Ikastaroa Irakaskuntza Ertaineko irakasleentzat eta doktoregaientzat, Filologiako, Giza zientzietako eta Komunikazioko ikasleentzat da, baita literaturan eta literatura sorkuntzan interesa duen zeinahi pertsonarentzat ere. Abuztuaren 4a eta 5a bitartean eginen dute, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Nafarroako Artxibo Orokorrean (Maiatzaren bia kalea).


Ikastaroa osatuko duten bederatzi hitzaldietan Urrezko Mendeko narratibarekin lotutako hainbat alderdi aztertuko dituzte, besteak beste, eleberri pikareskoa, zalduntza eleberriak eta beste azpigenero batzuk, esate baterako, prosa satirikoa edo prosa eruditua. Guztien ezaugarritan sakonduko dute garai hartako maisu lan handien bitartez: –Lazarillo, Amadís de Gaula, Quijote, El Buscón, Los Sueños edo La Dorotea–.


Ikastaroak ospe handiko katedradunak eta irakasleak erakarriko ditu: José Gómez Asencio, Salamancako Unibertsitatekoa; José Luis Alonso de Santos, Arte Dramatikoko Errege Goi Eskolakoa, antzerkigile eta antzerki zuzendaria; Edwin Williamson, Oxfordeko Unibertsitatekoa; Francisco Rico, Bartzelonako Unibertsitate Autonomikokoa eta Espainiako Errege Akademiako kidea; Ignacio Arellano, Nafarroako Unibertsitatekoa; Santiago Fernández Mosquera, Santiagoko Unibertsitatekoa; Felipe B. Pedraza Jiménez, Gaztela-Mantxa Unibertsitatekoa; José María Díez Borque, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa; eta Gonzalo Santonja, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa eta Gaztelako eta Leongo Hizkuntzaren Institutu Fundazioaren zuzendaria.


Ikastaroa gaur eta bihar emanen dute, Ignacio Arellano eta Gonzalo Santonjaren zuzendaritzapean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa