(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak eta PSNko idazkari nagusiak aurrekontu ituna berretsi dute eta sortutako desadostasunak gainditu dituzte astelehena, 2008.eko abuztuak 4

Nafarroako Gobernuko Presidente Miguel Sanz Sesmak eta Nafarroako Alberdi Sozialistako idazkari nagusi Roberto Jiménezek, Nafarroako Gobernuko eta aipatu alderdiko ordezkariek lan saioa izan ondoren, aurrekontu ituna berretsi dute eta berriki sortutako desadostasunak gainditu dituzte.


Bileraren une bat. ( irudia handitu )

Gogoratu beharra dago berriki Nafarroako Alderdi Sozialistak sei milioi eurokoa zen 0tik 3 urtera arteko eskola zikloa diruz laguntzeko deialdia salatu zuela, sozialisten iritziz, bi milioiko euroko murrizketa baitzekarren. Gainera, PSNk adierazi zuen Kultura Departamentuan Cascanteko Kultur Etxeari zegozkion 1,3 milioi euroko murrizketa egin zutela.


Gaurko bileraren ondoren, bi aldeak akordio batera iritsi dira eta adierazi dute sei milioi euroko kopurua zabal litekeela hala eskatzen duten Udaletxeen arabera, eta Cascanteko Kultur Etxea egingo dela Erriberako tokiko erakunde horren finantza baliabideen arabera. Orobat, Gobernuko eta PSNko ordezkariek adierazi dute datorren irailaren 30ean berriro bilduko direla Nafarroa 2008-2012 Planaren inbertsioen burutzapen maila zertan den jakiteko.


Era berean, bi ordezkari taldeak bat etorri dira aurrekontu osoari dagokionez eta ez soilik PSNk bere garaian aurkeztu zituen zuzenketei dagokienez; aldaketa oro, beraz, adostu beharko da.


Sanz Presidenteak adierazi du desadostasunaren iturria, agian, elkarrizketarik ezari egotzi behar zaiola, eta horregatik, Gobernuko kideei argibideak eman dizkie etorkizunean harremanetarako etengabeko jarrera izan dezaten Nafarroako Alderdi Sozialistarekin. "Halako ezaugarriak dituen aurrekontu itun bat bultzatu eta gauzatu behar denean, beharrezkoa da hitz egitea eta asko gainera, halako gatazkak gerta ez daitezen".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Audio del acto
Vídeo del acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa