(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabezia igo egin da Nafarroan, uztailean astelehena, 2008.eko abuztuak 4

Hala ere, jaitsi egin da 25 urtetik beherakoen artean eta Agoitzeko, Doneztebeko eta Tafallako eskualdeetan


Joan den uztaileko langabeziaren datuak ezagutzera eman ditu gaur goizean Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak. Ekainarekin alderatuz, 1.205 pertsona gehiagok dute lana (%5,30), eta ondorioz, Foru Komunitateko langabeen kopurua 23.942 lagunekoa da (13.796 emakume eta 10.146 gizon). Gainerako Espainian, langabeziak ere gora egin du, 36.402 pertsona gehiago baitaude lanik gabe. Langabezia hamaika autonomia erkidegotan igo da, Nafarroa barne.


Igoera hori ohikoa da Foru Komunitatean uztaila bitartean, ekonomia eta lan jarduera apalagoa baita, lan merkatua moteldu egiten delako Nafarroan, uztaileko eta abuztuko oporrak direla eta.


Langabeziaren igoerak eragina du batez ere etorkinengan eta kualifikazio apaleko langileengan, igoera ia %30ekoa izaten baita. Sektoreka, igoerak eragina du batik bat eraikuntzan eta hezkuntzan.


Hala ere, langabezia jaitsi egin da 25 urtetik beherakoen artean eta osasun sektorean, baita hiru gunetan ere, Tafallan, Donezteben eta Agoitzen hain zuzen.


Uztaileko aldagaiak


Enplegu agentziak aztertuz gero, igo egin da Lodosan (%10,11), Altsasun (%6,64), Iruñean (%6,33), Tuteran (%5,42) eta Lizarran (%4,60). Hala ere, jaitsi egin da Donezteben (%3,26), Agoitzen (%1,97) eta Tafallan (%0,20).


Jarduera ekonomikoa azpisektoreka aztertuz gero, langabezia igo egin da eraikuntzan, beste enpresa jarduera batzuetan (ETEak barne), hezkuntzan, ostalaritzan eta elkarte, aisia eta bestelako jardueretan. Jaitsiera aurreko lanik gabekoen artean eta osasun jardueretan gertatu da.


Sexuka, 13.796 emakume daude langabezian, %4,63 igo da beraz, eta 10.146 gizon, %6,22ko igoera, aurreko hilabeteari dagokionez.


Adin taldeei dagokienez, 25 urtetik beherako 2.497 langabe daude, %0,40 jaitsi da beraz, eta 25 urtetik gorako 21.445 langabe, %6,02ko igoera joan den hilabeteari dagokionez.


Nafarroa da oraindik ere langabeen artean lana lortzeko aukera handienak dituen erkidegoa. Foru Komunitateko langabeek %35eko aukerak dituzte lana aurkitzeko; estatuan, berriz, lana lortzeko aukeren batez bestekoa %18koa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa