(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuak Antsoaingo osasun etxe berrirako obrak esleitu ditu astelehena, 2008.eko abuztuak 4

Zentroak hiru solairu izango ditu, eta horietan, lehen mailako arreta zerbitzuak eta buruko osasun zerbitzuak eskainiko zaizkie osasun txartela duten 9.600 herritarri. Horietatik 2.000 herritarrek pediatria adina dute. Obra hamazortzi hilabetetan gauzatuko da


IAntsoaingo osasun etxe berriko irudia.

Antsoaingo osasun etxe berriko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuak, dagokion prozedura publikoari jarraituta, Antsoaingo Oinarrizko Eskualderako Osasun Etxe berri bat eraikitzeko obren kontratua esleitu du. Bertan, lehen mailako arreta zerbitzuak eta buruko osasun zerbitzuak eskainiko zaizkie, osasun txartela duten 9.614 herritarri. Horietatik 1.993 pertsona hamalau urtetik beherakoak dira.


Obra Harinsa Navasfalt SA eraikuntza enpresari esleitu zaio. Guztira 3.124.000 euroko gastua izango dute eta 2008ko, 2009ko eta 2010eko ekitaldietako aurrekontuekin ordainduko dira. Obrak 18 hilabeteko epean exekutatuko dira. Proiektu arkitektonikoa, berriz, Asoarq, Arquitectos Asociados SM etxearena da. Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak obra exekutatzeko beharrezkoa proiektu osagarri bat garatu du, euri uren biltzailea desbideratzeko.


Eraikin berria Antsoaingo Udalak emandako orube batean altxatuko da, hain zuzen ere, Ostoki kalean. 3.200 metro koadroko azalera okupatuko du (2.824 m2-ko azalera erabilgarria), hiru solairutan banatuta; hain zuzen ere, honako banaketa honekin:


Sotoak Lehen Mailako Arreta Zentroko eta Buruko Osasun Zentroko biltegiak eta artxiboa hartuko ditu. Solairu honetan, erabilera anitzeko areto bat eta hainbat instalazio areto ere egongo dira.


Beheko solairuak laguntza gunea hartuko du: burdin langa, sarrerako atartea, onarpen gunea eta administrazioa, 21 kontsulta (medikuntzako 6, pediatriako 3, erizaintzako 9, gizarte lanerako 1, larrialdietarako areto 1 eta ateratzeetarako eta kirurgiarako 1) eta itxaron guneak. Beheko solairuko espazioa komun publikoekin eta pediatria eta hainbat lanbidetarako komunekin osatuko da.


Lehenengo solairuak Buru Osasun Zentroa hartuko du, onarpen gunearekin eta administrazioarekin, artxiboarekin, ateratzeetarako aretoarekin, 9 kontsultekin (psikiatriako 3, psikologiako 2, erizaintzako 3 eta 2 orokor), 3 itxarongelekin, taldeentzako 3 aretorekin, behaketa aretoarekin, 2 bulegorekin eta komunekin. Horrez gain, solairu horretan langileentzako barne eremu bat eraikiko da, nola Lehen Mailako Arretako langileentzat, hala Buru Osasuneko langileentzat. Bertan, liburutegia, bilera aretoa eta aldagela izango dituzte.


Estalitako beheko solairua eraikineko instalazio orokorretarako izango da.


Antsoaingo Osasun Etxeak honako langile hauek ditu gaur egun: 6 mediku orokor, 3 pediatra, 6 erizain, gizarte langile 1 eta 4 bulegari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa