(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 500.000 €-ko diru laguntzak eman dizkie 28 elkarte eta erakunderi garapenerako laguntza arloan gizarte sentiberatze ekimenak antolatzeko asteartea, 2008.eko abuztuak 5

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak, Garapen Laguntza eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 500.000 € banatu ditu 28 elkarte eta erakunderen artean, 2008an garapenerako laguntzaren arloan sentiberatze jarduerak antolatzeko.


Honako hauek dira laguntza jaso duten elkarte edo entitateak, proiektuak eta dagozkien zenbatekoak:


-"Afrika Ezinbestekoa" Elkartea, IPES Elkarteak ordezkatua: 22.500 € "Afrika ezinbestekoa" izeneko sentiberatze kanpainaren zortzigarren edizioa antolatzeko.


-Garapenerako Herrixka Alternatiboa: 11.215 €-ko diru laguntza Kolonbiako egoerari buruzko sentiberatze ekimen bat egiteko, eta 24.885 € Libanori eta palestinar errefuxiatuen eremuei buruzko jarduera bat burutzeko.


-Bakearen aldeko Lankidetzarako Batzarra: 16.656 €-ko diru laguntza "Nafarroako Artistak Palestinaren alde" jarduera finantzatzeko.


-UNESCO Nafarroa: 2.803 €-ko diru laguntza "Hezkuntza Elkarbanatu" ekimenerako.


-Elkartasunaren Etxea: 16.231 € "Mugak zabaltzen" jarduerarako.


-Nafarroako Mugarik Gabeko Ingeniaritza: 6.618 € "Hegoaldeko nekazarien borroka: lurra eskuratzeko eskubidea eta elikagai subiranotasuna".

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa