(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako pabiloia da Zaragozako Expoko harrigarrienetakoa, "La Razón" egunkariak dioenez asteartea, 2008.eko abuztuak 5

Horixe adierazi du egunkari horrek, Expo 2008az gozatzeko hainbat gomendio biltzen dituen erreportaje batean


“La Razón” egunkariak dioenez Zaragozako Expoko Nafarroako pabiloia biziki interesgarria da. ( irudia handitu )

 Nafarroako pabiloia da Zaragozako Expoko harrigarrienetakoa, La Razón egunkariak abuztuaren 3an, igandean, nazioarteko erakusketari buruz argitaratutako erreportaje batean adierazi duenez. Egunkari horrek hainbat aholku bildu ditu lan horretan, eta, besteak beste, Foru Komunitateko pabilioira joateko gonbita egin die bisitariei, ez dagoelako luzaroan ilaran itxaron beharrik eta "biziki interesgarria" delako.


Ricardo Coarasa kazetariak sinatutako kronika horretan, egunkariak irakurleei gomendatzen die ez tematzeko erakusketako pabiloirik ezagunenak bisitatzen, eta joateko hain ezagunak izan ez arren "biziki interesgarriak" izan daitezkeen beste batzuetara. Hain zuzen ere, zenbait pabiloi aipatzen ditu, eta erkidegoetakoen artean bakarra, Nafarroakoa.


Zehazki, aholku hauxe ematen diote egunkarikoek bisitariari: "Ez tematu jende gehien erakartzen duten eskaintzekin. Badira jende gutxiago erakartzen duten pabiloiak, adibidez, Holanda, Qatar, Kazakhstan edo Nafarroakoa, benetan harrigarriak irudituko zaizkizunak ".


Erreportajearen izenburua "Zaragozako Expotik bizirik irteteko gida" da, eta erakusketa bisitatzeko hainbat aholku biltzen ditu, hainbat alderdirik buruzkoak, adibidez: sarbideak, eskaintza kultural eta gastronomikoa, pabiloi bikainenak eta ikustaldi bizkorrak, jende gehien ibiltzen den pabiloiak bisitatzeko ezinbestekoak.


Ez da lehen aldia hedabideek beren albisteetan Nafarroako pabiloia nabarmentzen dutena. Hain zuzen ere, uztailaren 22an El Heraldo de Aragón egunkariak Expoko pabiloietako hizkuntza ugaritasunari buruzko erreportaje bat argitaratu zuen, eta hauxe baieztatu zuen: "Gutxi daude Nafarroako Foru Komunitatekoa bezain ongi prestatuak". Egunkariaren argitalpen digitalean plazaratutako erreportaje horretan (http://www.heraldo.es/expo/reportajes/lenguas2007.html), gure pabiloian 7 hizkuntzatan idatzitako liburuxkak aurki daitezkeela –gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera eta japoniera– eta zeinu hizkuntzako interprete bat ere badela azpimarratu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa