(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleak tratamendua ematen die 662 pertsonari GIB giza immunoeskasiaren birusaren infekzioagatik asteartea, 2008.eko abuztuak 5

Aurten bi botika berri baimendu dituzte infekzio prozesuaren hainbat fase blokeatzeko; zentro honetako 12 gaixorengan erabiltzen dira jadanik


 Yurss eta Boneta doktoreak

Yurss eta Boneta doktoreak. ( irudia handitu )

Guztira 662 gaixok hartzen dute tratamendu aktiboa (GIB) "giza immunoeskasiaren birusa"ren infekzioagatik Nafarroako Ospitalean. Nafarroako Ospitalea da hain zuzen Foru Komunitatean gaixotasun honen tratamenduaz arduratzen den zentroa.


Gaixo horiek hainbat botikaren nahasketa bidez medikatzen dira, bere egoeraren eta behar terapeutikoen arabera. Izan ere, infekzioaren tratamenduak sei familiatako 23 botikak osatutako sorta bat du. Hala, Nafarroako Ospitalean tratatzen diren 662 gaixotatik, 11k bi botika hartzen dute, 505ek hiru botika, 139k lau eta 7k bost botikak osatutako konbinazio baten tratamendua hartzen dute. Aurten, Osasun eta Kontsumo Ministerioak bi botika berri –Raltegravir eta Maravircoc- merkaturatzeko baimena eman du. Bi botika horiek infekzioaren fase desberdinak blokeatzen dituzte eta, 9 eta 3 gaixok hartzen dituzte, hurrenez hurren, beste botika batzuekin nahasiak.


Nafarroako Ospitaleko zuzendari mediko Ignacio Yurrs Arrugak eta zentro horretako Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko buru Julio Sola Bonetak HIESak Foru Komunitatean duen egoeraren berri eman dute gaur goizean, egun hauetan Mexiko Hirian gaixotasun honi buruz egiten ari diren Nazioarteko Biltzarraren harira.


1985etik, izurria lehertu zen unetik (birusa 1983an identifikatu zuten), Nafarroan GIB infekzioarekin erregistratutako gaixoen kopurua 1.959koa izan da. Horietatik 807 kasuk HIES diagnostikoa izan zuten ondoren, eta pertsona horietatik, 570 zendu ziren. Hiesagatiko heriotzen kopurua izugarri jaitsi zen 1996. urtean, "Proteasaren inhibitzaileak" izeneko tratamenduei esker. Odolean dagoen karga biralaren egoera monitorizatzearekin batera, mugarri bihurtu ziren gaixotasunaren aurkako borrokan.


2007. urtean HIESaren tratamendurako botika gastua 4.031.000 eurokoa izan zen guztira; Nafarroako Ospitaleko botika gastu osoaren %16.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa