(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erdi mailako eta unibertsitateko ikasketetarako 2008/2009 ikasturterako Beka eta Laguntzen Lehiaketa Orokorra iragarri dute asteazkena, 2008.eko abuztuak 6

Hezkuntza Departamentuak erdi mailako eta unibertsitateko ikasketetarako 2008/2009 ikasturterako Beken Lehiaketa Orokorra iragarri du. Testua laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Departamentuak 3.699.903,49 euro bideratuko ditu finantzaketa horretara, eta 2009ko Aurrekontutik ordainduko da.


Iragarritako beken edo laguntzen helburua ikasketak gauzatzeko zailtasun ekonomikoak dituzten familiei gastu horien zati bat ordaintzen laguntzea da. Beka edo laguntza horiek ikasketetarako edo matrikularako, garraiorako, jantokirako eta egoitzarako eska daitezke. Hala ere, ikasketak itundutako ikastetxeetan edo Hezkuntza Ministerioak, Nafarroako Gobernuak edo beste Autonomia Erkidego batek diruz lagundutako ikastetxeetan eginen dituzten ikasleek ezinen dute laguntza eskatu.


Hiriarteko garraiorako finantzaketa jasotzeko, herrien artean gutxienez 5 kilometroko distantzia egon beharko du. Nafarroako Gobernuak antolatutako unibertsitate garraioa erabiltzen duten ikasleek berriz, ez dute zerbitzu horretarako diru laguntzarik jasoko.


Jantokirako laguntza ere ematen da. Ordutegia dela eta, ikasleak astean bitan edo gehiagotan etxetik kanpo jateko beharra badu, jantokia diruz lagunduta ez baldin badago eta ikastetxea familia egoitzatik gutxienez 5 kilometroko distantziara baldin badago, ikasleak diru laguntza eskatu ahal izanen du.


Azkenik, egoitza finantzatzen da. Egoitzaren beharra distantziak, garraio erregular baten gabeziak edo eskoletara joateko nahikoa maiztasuneko garraiorik ez edukitzeak justifikatuko dute.


Horrez gain, ikasleak Foru Komunitatetik kanpo matrikulatzen badira eta ikasketa horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere eskaintzen baditu, beka edo dirulaguntza Nafarroako Unibertsitate Publikoak onartu ez dituen ikasleei bakarrik emanen zaie. Ez da kontuan hartuko karrera mota, ezta familia egoitzatik gertuago dagoen ikastegia izatea ere.


Araubide askeko ikasketen kasuan eta Hizkuntza Eskola Ofizialen kasuan, beren izaera osagarria dela eta, diru laguntzak ikasketetarako edo matrikularako bakarrik emanen dira.


Nafarroako Gobernuak ikasketetarako emandako laguntzak Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak iragarritako diru laguntzekiko osagarriak dira. Gainera, beka horien ematea Nafarroako Parlamentuak 2009rako ezarritako aurrekontuak mugatzen du. Hala, emangarriak diren beka guztiak ordaintzeko nahikoa aurrekontu ez balego, horiek esleitzeko familien errenta hartuko litzateke kontuan. Hau da, familien per capita errenta txikienetik handienera esleituko lirateke, kreditua amaitu arte.


Ikasketetarako beka edo diru laguntzen eskatzaile eta onuradunak guraso edo tutore legalak izanen dira. Beren seme-alabek 30 urte baino gutxiago (2007ko abenduaren 31ean) izan beharko dituzte. 30 urtetik gorakoak izanez gero, gutxienez % 33ko minusbaliotasuna dutela eta gurasoekin bizi direla justifikatu beharko dute. Baldintza horiek betetzen ez dituzten ikasleek euren izenean eskatu ahalko dute diru laguntza. Familia independentzia eta independentzia ekonomikoa arrazoitzen den kasuetan, baliabide ekonomikoak eta egoitzaren titulartasuna edo alokairua egiaztatu beharko dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa