(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak ohartarazi du henna beltzarekin egiten diren tatuajeek erreakzio alergikoak eragin ditzaketela asteazkena, 2008.eko abuztuak 6

Henna beltzarekin egiten diren tatuajeek, horren ugariak uda partean odolgabeak eta aldi baterakoak direlako, erreakzio alergikoak eragin ditzakete, besteak beste, hazkura, babak eta azalaren dekolorazioa tatuajea egin den zatian, eta sentiberatze alergiko iraunkorra tinduei, koloratzaileei eta erabilera ohikoa duten beste gai batzuei. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak tatuaje horien arriskuez ohartarazi du, sarri askotan, jolas moduan haurrei egiten zaizkienak.


Henna beltzarekin egiten diren tatuajeak ez dira tatuajeak berez, ez baitira tinta injekzio bitartez egiten. Aitzitik, azal estanpazioak dira eta horiek egiteko grabatua egonen den azalaren zatia plastiko batekin okluditzen da, ondo finka dadin. Tatuaje faltsu horien kontrako aholku irmoa eman dute osasun aginpideek.


Henna beltza legez kanpoko produktu klandestinoa da, eta ondorioz, ez du osasun kontrolik izaten. Gainera, koloratzaileak izan ohi ditu, besteak beste, parafenilendiamina edo PPDa, ile tinduekin egiten den substantzia, tatuajeari tonu beltz biziagoa eta distiratsuagoa ematen diona, gehiago iraunarazi eta finkatze prozesua bizkortzen duena eta merkea dena.


Debekatua dago PPDa zuzenean azalean ematea eta, henna beltzean egon ohi den kontzentrazio maila altua kontuan hartuz, erreakzio alergikoak eragin ditzake. Erreakzio horiek tatuajea egin eta bizpahiru astetara agertu ohi dira: erupzio gutxi gorabehera arin edo larria edo ekzema antzeko itxura duena tatuatutako tokiaren gainean.


Parafenilendiaminaren kontaktuzko alergia baten ondorioak larriak dira, eta are gehiago haur eta gazteengan, sentiberatzea iraunkorra baita eta ondoren beste erreakzio batzuk gerta baitaitezke eguneroko beste produktu batzuekin kontaktuan; gaixoek eguneroko beste produktu horiek azalarekin kontaktuan egotea saihestu beharko lukete, besteak beste, ile tinduak, inprenta tinduak, industria isurkariak eta krema fotobabesleak. Kasu hauetan erreakzio alergikoek eragiten dituzten ekzemek larrialdiko arreta medikoak behar izaten dituzte zenbaitetan, baita ospitaleratzea ere zenbait kasutan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa