(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaiak 300.000 euro eman ditu irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko sei erakundek inbertsioak egin ditzaten osteguna, 2008.eko abuztuak 7

Helburua ezintasuna duten pertsonen eta familia eta haurtzaro arloko besteren zentroak dira


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 296.711 € eman die laguntza gisa irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko sei erakunderi. Erakunde horiek zerbitzu sozialen arloan lan egiten dute eta diru laguntzen xedea ezintasuna duten pertsonen, eta familia eta haurtzaro arloko besteren zentroetako inbertsioak diruz laguntzea da.


Hain zuzen, ezintasuna duten pertsonen besteren zentroetan inbertsioak egiteko diru laguntzak eman zaizkie honako erakunde hauei: Elkarkide SL eta Tasubinsak osatutako ABBEari: 226.553 €, Tuterako "Las Labradas" okupazio zentroa berritu, egokitu eta ekipatzeko; Nafarroako Foru Komunitateko Ezintasun Fisiko eta Organikorako Elkarteen Federazioari (COCEMFE): 9.909 €, beren egoitza soziala berritu edo egokitzeko; Nafarroan Adimen Urritasuna duten Pertsonen aldeko Elkartea (ANFAS): 8.379 €, beren egoitza soziala berritu edo egokitzeko; ATENA Fundazioa: 6.427 €, ekipamendurako; eta Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren aurkako Elkartea: 4.477 €, ekipamendurako.


Orobat, familia eta haurtzaro arloko inbertsioen atalean, Haritz-Berri Fundazioari 40.966 €-ko diru laguntza eman zaio ekipamendu gastuetarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa