(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hemezortzi mila pertsona izan dira Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren IX. edizioan ostirala, 2008.eko abuztuak 8

Nafarroako Gobernuak Kultura eta Turismo Departamenduaren bitartez eta Erriberriko Udalaren, Audenasa eta Cementos Portland Valderrivas enpresen babesarekin antolatzen duen Erriberriko Antzerki Klasikoaren IX. Edizioak 18.000 ikusle izan ditu aurten, hau da, joan den urtean baino 6.000 pertsona gehiago. Gastu osoa 840.000 eurokoa izan da, 2007ko edizioan baino 100.000 gehiago.


Espazioka, 3.690 ikusle izan dira La Cavako emanaldietan, 966 San Pedroko Klaustroan eta 500 Errege Jauregiko hainbat jardueratan. Gutxi gorabehera 6.000 pertsona izan ziren Karlos III.aren Plazako ikuskizunetan eta animazio emanaldiak ikusi zituzten La Cavakoen aurretik. "Antzerkiaren lurraldeak" erakusketak 7.000 lagunen bisita izan du.


Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren IX. Edizioa joan den abuztuaren 3an amaitu zen eta 16 konpainiak hartu zuten parte bertan, 17 egunean zehar, ikusle guztientzako ikuskizunak eskaintzeko. Jaialdiaren xede nagusia ikusleei denboraldiko antzerki klasikoaren ekoizpen onenak eskaintzen da, eta gainera antzerki klasikoari buruzko topagune, komunikaziogune eta trukegune izatea, garrantzizko antzerki gertakizun bat sortzea azken batean.


Programatu diren 36 jardueretatik, sei La Cavan egin dira eta zortzi San Pedroko klaustroan. Errege Jauregian hamar jarduera antolatu dituzte, hamar hainbat toki, kale eta plazatan, eta Erdi Aroko Galerietan "Antzerkiaren lurraldeak" argazki erakusketa ikusi ahal izan da.


Edizio honen zuzendari artistikoa Alex Ruiz Pastor izan da eta programazioa "Ingurunetan", gaikako ibilbidetan eta erreferentzia puntutan antolatu da, ikusleek jaialdiko lanak eta jarduerak gaika, antzerki kontzeptuka edo egileka erlazionatu ahal izateko. Programazioak hainbat gai nagusi izan ditu: Shakespeare, On Joanen mitoa, hitza, kalea antzezpen leku gisa eta komediante ibiltariak.


Jaialdiaren edizio honetan nazio mailako antzerki konpainia nagusiek parte hartu dute, besteak beste, Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalak, Abadiako Antzerkiak edo Rafael Álvarez "El Brujo"-k. Gainera, Nafarroako hainbat konpainiak ere parte hartu dute, esate baterako "Pasadas las 4", Jaialdirako "Contar mitos a los niños" (Haurrei mitoak kontatzen) ekoitzi duena eta T’Ombligo Antzerkia, kaleko animazioaz arduratu dena La Cavako emanaldien aurretik.


Jaialdiak joan den urtean hasitako ekimen bati jarraiki, atzerriko enpresak gonbidatu ditu beste herrialde batzuetan egiten diren klasikoen ikuspegiak eta bertsioak ezagutzera emateko. Oraingo honetan, Portugalgo bi konpainia eta Italiako beste bat izan dira gure artean.


Ikuskizunen programazioaz gainera, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak antzerkiarekin zerikusia duten jarduera osagarrien eskaintza mantendu du. Edizio honetan solasaldi bat izan da: "El Burlador a través de la literatura: cómo ver D. Juan en el S. XXI" (Burlaria literaturan zehar: nola ikusi On Joan XXI. mendean). Hizlari gisa jardun dute Juan Antonio Hormigónek (RESADeko Zuzendaritza Katedraduna eta Eszena Zuzendarien Elkarteko Idazkari Nagusia), Jorge Urrutiak (Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko katedraduna) eta Eva Galarrek (Pauko Unibertsitatea).


Azkenik, ikusle berriak sortzeko hainbat jarduera programatu dira, besteak beste, "Contar mitos a los niños: el burlador sin sardina" (Haurrei mitoak kontatzen: sardinarik gabeko burlaria), Pasadas las 4 konpainiak sortua Jaialdiaren eskariz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa