(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekonomia eta Ogasuneko eraikineko erlojuak jotzeari utzi dio gaur goizean Aita Erredentziotarren egoitza zaharrean, egokitzapen lanak direla eta ostirala, 2008.eko abuztuak 8

Egungoaren hotsa mantenduko duen erloju batek ordezkatuko du


Ekonomia eta Ogasuneko eraikineko erlojua

Ekonomia eta Ogasuneko eraikineko erlojua. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko eraikinaren dorreko erlojuak ez du gaur eguerdian Nafarroako Ereserkia jo. Goizeko lehen orduan deskonektatu egin dute, desmuntatu egin behar baitute inguruan egingo dituzten lan batzuen ondorioz. Lanak bukatu ondoren, egungoaren hotsa duen beste instalazio batek ordezkatuko du erloju ospetsua.


Langileak goizeko zortziak eta zortzian, eta zortzi segundoan (2008ko abuztuaren 8a) deskonektatu dute erloju dotorea datorren astean desmuntatu ahal izateko. Behin erlojua erretiratu ondoren, egungo dorrea eraisteari ekingo diote.


Erlojua desmuntatu eta dorrea eraisteko arrazoia Aita Erredentziotarren Egoitza zaharrean (Nafarroako Gorteen kalea, 2. Zk.) egiten ari diren lanak dira, gaur egun Nafarroaren Gobernuaren esku, eraikina zaharberritu eta erabilera administratibora egokitzeko. Dorrea dagoen tokian egitura berri bat eraikiko dute, eta Ekonomia eta Ogasunaren eraikinarekin lotuko dute.


Behin egitura amaitu ostean, dorre berri bat eraikiko dute eta bertan diseinu berriko erloju bat ezarriko dute, eraikiko den eraikinarekin bat egingo duen diseinua izango duena hain zuzen. Ezarriko duten instalazioak egungoaren hots berezia mantenduko du, bai 12:00etan bai 18:00etan. Jarduera hau Nafarroa 2012 Planaren barruan dago.


Oso erloju ezaguna


 Ekonomia eta Ogasuneko eraikineko erlojua Iruñeko ezagunenetako bat da erdialdean dagoelako (Karlos III.a kalea, 4. zk.) eta oso soinu berezia duelako. Egunero, 12:00etan eta 18:00etan Nafarroako Ereserkia jotzen du, aldameneko kaletan biziki entzuten den doinua. Gainera, Eguberrietan eta Sanferminetan gabon kantak edo nafar doinuak jotzen ditu, abagunearen arabera, betiere.


Era berean, erlojuak makineria berezia du ezaugarritzat. Instalazio elektriko bat da; Espainian oso ale gutxi gelditzen dira gaur egun. Hogei bat egin zituzten herrialde osorako, eta Iruñekoa da gaur egun erabileran zegoen bakarra.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa