(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onartu dute oinarrizko hezkuntzarako testuliburuen doakotasuna finkatzen duen Foru-Legearen aplikazio-araudia

astelehena, 2008.eko abuztuak 11

Gaur, oinarrizko hezkuntzarako testuliburuen finantzaketari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru-Legearen garapenerako Araudia onartu da Foru-Dekretu baten bidez. Ikasleek ikastetxeek aukeraturiko liburuak doan jaso ahal izateko gurasoek eta ikastetxeek jarraitu beharreko prozedura finkatzen du Araudiak.


Programa mailegu sistemaren bidez garatuko da, eta ikastetxe bakoitzeko Eskola-Kontseiluak aukeraturiko batzorde batek egingo du programaren kudeaketa eta gainbegiratzea. Behin ikasturtea amaitu ondoren, testuliburuak ikastetxean geratuko dira, hurrengo urteetan beste ikasle batzuk erabil ditzaten.


Testuliburu guztiak lau ikasturtetik behin berrituko dira, material hondatu edo erabilezina berritzeari utzi gabe, lehen hezkuntzako lehen zikloko testuak izan ezik; azken hauek urtero berrituko dira, berrerabilgarria ez den materiala den kasuetan.


Lehen eta bigarren hezkuntzarako Doakotasun-Programaren ezarpena mailakakoa izango da, 2011/12 ikasturtean amaituko da, eta ondorengo egutegiaren arabera ezarriko da:


2008/2009 Ikasturtea: Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak eta DBHko 4. maila.


2009/2010 Ikasturtea: Lehen hezkuntzako 5. maila eta DBHko 2. eta 3. mailak.


2010/2011 Ikasturtea: Lehen hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. maila


2011/2012 Ikasturtea: Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailak.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa