(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oteitza, Olite eta Ribaforadako ikastetxe publikoak handitzeko 1,5 milioi euro onartu dira

astelehena, 2008.eko abuztuak 11

Oteiza, Olite eta Ribaforadako ikastetxe publikoak handitzeko, bertako udaletxeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko Hezkuntza Departamentuari baimena ematen dieten hitzarmenak onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Oteitzako “San Salvador”, Oliteko “Príncipe de Viana” eta Ribaforadako “San Bartolomé” haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak dira neurriaren onuradunak.


Azken urteotako garapen ekonomiko eta hirigintza garapenaren ondorioz, herri horiek hazkuntza demografiko handia izan dute, eta hori dela eta, aipatu ikastetxeetan, haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzan izena eman duen ikasle kopurua handitu egin da. Indarrean dagoen hezkuntza sistemaren eskakizunak ere kontuan hartuz, aipatu ikastetxeak handitzeko premia sortu da.


Ikastetxe publikoen instalazioak ahalik eta baldintza onenetan egotea da helburua, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 1.500.212 euroko inbertsio maximoa egitea aurreikusi du, eta 2008 eta 2009 urteetako aurrekontuetan zordunduko dira.


Dokumentazioa:
Berri osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa