(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Erdialdeko hogeita sei erakundek ur-hornidura ziurtatu dute asteartea, 2008.eko abuztuak 12

Amelia Salanueva kontseilariak Nafarroako Kanalaren horniketa baino lehenago burutuko diren bi proiektu aurkeztu ditu


Instalazio berriaren ibilbidea

Instalazio berriaren ibilbidea ( irudia handitu )

Nafarroako Erdialdeko hogeita sei tokiko entitatetako 47.000 bizilagun inguruk datozen urteotako ur-hornidura bermatuko dieten bi proiekturen onura aterako dute. Tokiko Administrazio kontseilari Amelia Salanueva Murguialdayk aurkeztu ditu, gaur goizean, bi ekimenak. Proiektuak Mairagako Mankomunitateak egingo ditu –gaur egun Aragoiko haranaren Mankomunitatea hartzen du barne-, Departamentuaren finantzaketarekin. Inbertsioa 1,6 milioi eurokoa izango da, eta horietatik 1,4 milioi euro Foru-Gobernuak jarriko ditu. Oraingoz, Nafarroako Gobernuak derrigorrezko desjabetzapena onartu zuen astelehenean, bi proiekturen eragina jasango duten ondasun eta eskubideak bereganatzeko.


Amelia Salanueva kontseilariak adierazi duenaren arabera, jarduera hauek, alde batetik, behin-behineko konponbidea izango dira Mairagako Mankomunitateko herrien hornikuntzarako, eta bestetik, aurrerapausoa izango dira Nafarroako Kanalak ekarriko duen behin betirako konponbidean.


Lehen proiektua gaur egungo Muru Artederretako sarea Mendibilgo desbideratze-etxolaraino luzatzean datza, horretarako 2 kilometroko hoditeria erabiliz, eta Mairagako Mankomunitateak izan ditzakeen hornikuntza arazoei aurre egiteko behin-behineko konponbidea da. Bigarren esku-hartzea, berriz, Mairagako hegoaldeko hornikuntza izango da, Caparrosoko antzinako instalazioetatik abiatuko da eta 4,3 kilometroko hoditeria erabiliko da, Nafarroako Kanalak zona honi emango dion behin betirako konponbidearen parte izanik.


Honezkero jakina da azken urteotan Mairagako Mankomunitateko herriek ur-gabeziak izan dituztela urtegi honi dagokionez, eta arazoa Iruñako Eskualdeko Mankomunitateari zisternak erosiz konpondu dela. Nolanahi ere, aurreikusi den jarduerari esker, hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango. Loturak Iruñako Mankomunitateko gordailua elkartuko du, Muru Artederretan, Mairagako eroanbide orokorrarekin. Kanalizazio hau bertan behera geratuk oda Erdialdeko Zonak Nafarroako Kanalaren ura jasotzen duenetik aurrera.


Jarduera hau Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak Muru Artederretan ere jasaten zituen erabilgarritasun arazoak konpondu ondoren egin ahal izango da. Hain justu, gaur egun behin betirako proiektua idazten ari dira Erreniegako hegoaldeko mendi-hegaleko eta Valdizarbeko Mankomunitateko herri guztien ur-hornidura bermatzeko. Aipatu horniketa Nafarroako Kanaleko Tiebaseko ur-araztegitik egingo da.


Salanueva kontseilariak gogoratu duenez, Tafalla eta Olitera arteko azpiegitura honen lanak oso aurreratuta daude. Horrez gain, Tafallan biztanleriaren hornidura ahalbidetuko duten instalazioak egokitu egingo direla azaldu zuen, bai Kanalaren ur-hartuneari dagokionez, bai tratatzeko araztegiari dagokionez. Gogoratu egin behar da Kanalak zona hau lur ureztatu bihurtzea sustatuko duela, eta industria-erabilerarako hornidura ere ziurtatuko duela. Helburu horiek kontuan hartuz, Kanala Erdialdeko Zonan martxan egoterako, Traibuenas eta Caparrosoko korapiloa izenekoa elkarlotzeko proiektua ere burututa izango da. Aipatu loturak bi tarte ditu, bata Caparrosoko industria-poligonotik Martzilla eta Azkoieneko desbideratzeraino, eta bestea Martzillako desbideratzetik Caparrosora arte. Jarduera honek zabaldu egingo du Mairagako Mankomunitateak duen ur-horniketa esparrua, Martzilla, Azkoien, Faltzes, Funes, Alesbes eta Milagroko herriak bere gain hartuz, zona honetako horniketa plan zuzentzaileak definitzen duenaren arabera.


Hala ere, Nafarroako Kanaletik hartunea eta Tafallako La Pedreran aurreikusi den ur-araztegia (ETAP) egiten ez den arte, Zarrakaztelu eta Catarroso arteko eroanbide orokorra aprobetxatuko da, Nafarroako ubidetik eta Zarrakazteluko Larrateko ETAP-etik harturiko ura erabiliz. Instalazio honek segundoko 90 litroko tratamendu-gaitasuna du aldi baterako helburu hau betetzeko.


Erdialdeko Zona honetan Nafarroako Kanalaren ura jasoko duten entitateak honako hauek izango dira: Barasoain, Beire, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Figarol, Funes, Garinoain, Leotz, Martzilla, Mélida, Milagro, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Olite, Oloritz, Orisoain, Azkoien, Pitillas, Puiu, San Martín Unx, Santakara, Tafalla, Uxue, Untzue eta Alesbes. Caderitaren kasuan, biztanleriari konponbide hau ematea edo Arguedas eta Valtierrarekin batera Hegoaldeko 16. Zonako proiektuan sartzea aztergai dago.

Dokumentazioa:
Audio de esta rueda de prensa
Video de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa