(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Martzillako Gaztelua berritzeko lankidetza-hitzarmena sinatu da asteartea, 2008.eko abuztuak 12

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismoko kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleónek, eta Martzillako alkate José María Abárzuza Goñik, bi administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Departamentuko egoitzan Martzillako Gaztelua berritzeko.


Martzillako akordioa.

Martzillako alkatea eta kontseilaria hitzarmena sinatzean. ( irudia handitu )

Martzillako Gazteluaren zaharberritzea Nafarroa 2012 Planean jasotako proiektuetako bat da eta Gobernua osatzen duten bi alderdien (UPN eta CDN) eta PSN alderdiaren onespena du. Hurrengo lau urteetan gizarte-horniduratan eta azpiegitura publikotan 4.508 milioi eurotik gorako inbertsioak egitea ekarriko du aipatu planak.


Gazteluak erabilera berriak izango ditu: udaletxea, herri-liburutegia, musika eta jendeari zabaldutako monumentu turistikoa. 2012 Planak proiektu jakin honetara zuzentzen duen aurrekontua 8.915.000 eurokoa da. Martzillako Gaztelua Nafarroako Gobernuaren jabetzakoa da eta Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute. Eraikinak ez du erabilerarik izan jabetzea baino lehenagotik.


Lanen finantzaketari dagokionez, 1999ko maiatzaren 17an, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak hala proposatuta, Nafarroako Gobernuak Hitzarmen bat onartu zuen, zeinaren bitartez Martzillako Gazteluaren erabilera bertako udaletxeari doan lagatzea erabaki zen. Lagatzea gaztelua berreskuratu eta birgaitzeko helburuarekin egin zen, estatuko %1ari dagokion Estatuko Administrazio Orokorraren finantzaketaren bitartez. Akordioaren arabera, lagatze epea gaztelua birgaitzeko behar zena izango zen, eta behin birgaitzea amaitu ondoren, eraikina Foru-Erkidegoari itzuliko zaio.


1999ko ekainaren 10ean, Lankidetza-Protokoloa sinatu zuten Sustapen Ministerioak, Nafarroako Gobernuak eta Martzillako Udaletxeak. Horren arabera, sinatzaileek gaztelua birgaitzeko lanak proportzio ezberdinean finantzatzeko konpromisoa hartu zuten eta, era berean, hainbat betebehar onartu zituzten. Hori aurrera eramateko, Protokoloak Hitzarmen bat sinatzea aurreikusten zuen, Ministroen Kontseiluak baimendu behar zuena. Hitzarmen horretan sinatzaileen konpromiso ekonomikoak zehatz zitezkeen. Hitzarmena ez zen izenpetu. Gaur egun, ez dago Gobernu zentralak finantzatzeko hartu zuen hasierako konpromisoak bere horretan jarraitzen duela ziurtatzen duen frogarik. Halere, Nafarroako Gobernuak konpromisoa betetzeko kudeaketak egiten jarraitzen du. Lanak martxan jarriko dira, Gobernu zentralak berari dagokion akordioaren partea beteko duela jakintzat emanez, eta hala ez izanez gero, Nafarroako Gobernuak zati hori ere bere gain hartuko du.


Martzillako Udaletxeak lanen finantzaketaren %10 hartu du bere gain, eta Kultura eta Turismo departamentuak, berriz, gainerako %90 ordainduko du.


Gastuaren urtez-urteko banaketa ondorengo hau izango da:


- Martzillako Udaletxea: 21.943 euro 2008an, 344.132 euro 2009an, 415.750 euro 2010ean eta 179.903 euro 2011n. Guztira, 961.727 euro.


- Kultura eta Turismo departamentua: 197.485 euro 2008an, 3.097.185 euro 2009an, 3.741.751 euro 2010ean eta 1.619.123 euro 2011n, guztira 8.655.545 euro.


Lanak amaitzen direnean, doako lagatze txostena bideratuko da, Martzillako Udaletxeak gehienez 99 urtez Gaztelua erabil dezan. Lagatzea formalizatzen denean, Udaletxeak eraikinaren mantentze-lanez arduratzeko konpromisoa hartuko du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa