(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak albaitari-ziurtagiria berriz ere indarrean dagoela ohartarazi die hausnarkarien abeltzainei asteartea, 2008.eko abuztuak 12

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak komunikazioa helarazi die gaur goizean bere eskualde-bulego eta abeltzain sindikatuei, hausnarkariak giza kontsumorako hiltegira eramateko "albaitari ziurtagiria" bete dezaten eskatuz.


Audientzia Nazionalak albaitari-ziurtagiria nahitaezkoa dela agindu du. ( irudia handitu )

Departamentuak Audientzia Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salaren erabakia ezagutu ondoren egin du eskaera hau. Izan ere, Presidentzia Ministerioak "albaitari ziurtagiria" izenekoa baliogabetzen zuen urriaren 5eko PRE/2893/2007 Ordenaren kautelazko etendura egin baitu Audientzia Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietako Salak.


Abenduaren 22ko 3454/2000 Errege Dekretuak zehazten dituen dokumentu hauek hausnarkarien abeltzainen eskura daude honezkero Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko abereen eta arloko bulegoetan, berriz ere derrigorrezkoak baitira behi-, ardi- eta ahuntz-azienda giza kontsumorako hiltegira eramateko.


Hala nahi duten abeltzainek informazio gehiago eskura dezakete eskualdeko nekazaritza-bulego hauetan bertan: Elizondo 948-581806, Lizarra 948-556403, Irurtzun 948-507010, Otsagabia 948-890644, Iruña 848-426690, Zangotza 948-871416, Doneztebe 948-456006, Tafalla 948-703931 eta Tuteran 948-848085.


 "Albaitari ziurtagiria"


"Albaitari ziurtagiria" Gobernu Zentralak jarri zuen martxan, behien entzefalopatia espongiforme transmitigarria edo "behi eroen gaixotasuna" delakoaren lehen kasuak detektatu ondoren. Animaliak hiltegira eraman baino lehenagoko urrats gisa, hausnarkarien abeltzainek bi dokumentu bete behar zituzten: animaliei medikamentuak eman izanaren aitorpen pertsonala; eta albaitari batek sinaturiko ziurtagiria, animaliek gaixotasunik ez zutela eta hiltzeko eta giza kontsumorako egokiak zirela ziurtatuz.


Soilik Espainian aplikatu diren dokumentu hauen kontra aho bateko protesta egin zuten sektoreko erakundeek eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak berak ere, eta baita beste autonomia-erkidego batzuk ere. Ematen zituzten arrazoien artean, "albaitari ziurtagiriak" abeltzainentzat arauen eta prezioaren gainkostua besterik ez zekarrela adierazi zuten, eta ez ziola kontsumitzaileari berme handiagorik eskaintzen, giza kontsumorako abereek bazutelako ordurako laborategi espezializatuetako kontrol sistema zorrotzik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa