Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroa aitzindaria izan zen jaiotzetiko gortasuna eta sortzetiko mokorreko lokadura detektatzeko programen ezarpenean
Boneta, Mendívil eta Elso doktoreak.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko Virgen del Camino Ospitalea jaioberrien gaixotasunen detekzio lasterra egiteko hiru programa berezi garatzen ari da. Aipatu programak haur guztiei aplikatzen zaizkie, eta beren helburua zera prebenitzea da, adimen-atzerapena sor dezaketen gaixotasun metabolikoen ondorioak; jaiotzetiko gortasuna eta sortzetiko mokorreko lokadura. Nafarroa aitzindaria izan zen, Espainiako erkidegoen artean, aipatu bi azken programa hauek aplikatzen.
Programa espezifiko hauek jaioberrien gaixotasunak prebenitzeko beste neurri batzuei gaineratzen zaizkie, horien artean, errubeolaren eta barizelaren kontrako txertoa emakume haurdunentzat; B hepatitisaren diagnostikoa haurdunentzat; GIBen transmisioaren prebentzioa, eta jaioberrien gaixotasun hemorragikoaren eta oftalmia infekziosoaren prebentzioa.
Informazioa Neonatologia Saileko buru Jesús Elsok eta Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko Metabolopatia Unitateko neonatologo eta koordinatzaile Carmen Mendívilek eskaini dute, zentroko zuzendari mediko Fernando Bonetarekin batera.
Espezialista hauek aipatu dutenaren arabera, detekzio lasterreko programa unibertsalak beste gaixotasun batzuetan erabiltzeko, beharrezkoa litzateke beste gaixotasun horiek biztanlerian intzidentzia nabarmena izatea, eta biztanleria horri bermedun tratamendua jartzeko aukera izatea.