(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INAIk aukera-berdintasuneko agenteen kontratazioa finantzatu die hamabi udaletxe eta lau mankomunitateri osteguna, 2008.eko abuztuak 14

Lanbide-irudi hau funtsezkoa da udaletan emakume eta gizonen artean egiazko berdintasuna lortzeko


Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafar Institutuaren (INAI) bitartez, 206.761 € ordaindu dizkie aurten Foru-Erkidegoko hamabi udaletxe eta lau mankomunitateri aukera-berdintasunerako agenteak kontratatzeko.


Gauzak horrela, 2008 urtean, deialdiak zehaztutako irizpideen arabera, berdintasunerako agente bat lehen aldiz kontratatuko duten lau udalerriak honako hauek dira: Antsoaingo Udala, Elizagorriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesma, Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (Ultzama, Basaburua, Atez, Anue, Odieta eta Lantz) eta Berriozarko Udala. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren B mailaren pareko den oinarrizko soldataren %75eko diru-laguntza jaso dute. Langile hauek kontratatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, INAIren laguntzarekin, langabezian edo lanbidea hobetzeko egoeran dauden pertsonei beharrezkoak diren proba teknikoak egin dizkiete, urtebeteko epean lanpostu berri horietan arituko diren langileen zerrenda egiteko.


INAIren ustez, genero-berdintasuna lortzeko ezinbestekoa da Nafarroako toki-erakundeen konpromisoa bultzatzea aukera-berdintasunari dagokionez. Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Foru-Erkidegoko 2006-2010 Emakume eta Gizonen Berdintasunaren I. Planaren helburuetako bat. Zentzu horretan, prozesu hau aurrera eramateko ezinbestekoak dira gai honetan espezializatutako langileak.


Aukera-berdintasunerako agentearen lanbide-irudia sustatzea eta sendotzea INAIren helburu estrategikoetako bat da. Izan ere, egiazko berdintasuna lortzeko, beharrezkoak dira prozesu horren baitan pertsonak, ekintzak eta metodoak, aipatu prozesua areagotzearren.


Une honetan, berdintasunerako agente bat duten toki-erakundeak honako hauek dira: Ablitas, Azagra, Bortzirietako Mankomunitatea, Cintruénigo, Corella, Uharte, Los Arcos, Murchante, Azkoien, Tutera, Atarrabia, Zizur Nagusia, Altsasu, Burlata, Lizarra eta Iruña. Azkeneko lauetan bakarrik da finkoa kontratazioa.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa