Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bigarren hiruhilekoaren datuen aurrerapenak dioenaren arabera, foru-ekonomiak ingurukoak baino joera hobea du oraingoz
Nafarroako Barne Produktu Gordinaren urte arteko hazkundea %2,5ekoa izan da, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiagokoa, baina batez besteko nazionalak baino zazpi hamarren gehiago ditu. Izan ere, batez besteko nazionala %1,8 jaistera iritsi da (lehen hiruhilekoan baino %0,9 gutxiago).
Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun sailburu Álvaro Miranda Simavillak Foru-Erkidegoak bigarren hiruhilekoan izandako eboluzio ekonomikoaren datuak eman ditu ezagutzera gaur goizean, prentsaurrekoan, Nafarroako Estatistika Institutuak egindako aurrerapenean oinarrituz.
Ildo horretatik sailburuak azaldu duenaren arabera, datuek baieztatu egin dute nafar hazkundearen mantsotzea, baina, momentuz, Gizarte Segurantzaren afiliazioa, industria-ekoizpena eta txikizkako merkataritzaren indizea bezalako adierazleek inguruan baino joera hobea dute, eta horregatik da dezelerazioa Espainian baino baxuagoa.
Miranda sailburuak Kontsumo-Prezioen Indizearen (KPI) eboluzioa ere aipatu du. Izan ere, uztailean %0,1 jaitsi den arren, urte arteko tasa %5,3koa izan da, batez besteko nazionalaren antzera. Produktu energetikoen eta lehengaien prezioaren igoera da gorakada handi hori eragin duena.
Igoera nagusiena etxebizitzarekin erlazionaturiko kontsumoa izan da, urte arteko %9,9ko hazkundearekin. Datu honek harreman zuzena du Gobernu zentralak onartu eta uztailaren 1ean indarrean jarri ziren tarifa elektriko berriekin.