(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Katalunia eta Nafarroak Espainiako gazteen langabezia-tasarik baxuena dute (%16) osteguna, 2008.eko abuztuak 14

BAIren arabera, gazteen langabeziaren batez besteko nazionala %23,89koa da


Katalunia eta Nafarroak Espainiako gazteen langabezia-tasarik baxuenak dituzte une honetan, %16,67 eta %16,91, hurrenez hurren. Hori adierazi du Estatistikako Institutu Nazionalak, joan den ekainaren 30eko Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) azken datuetan oinarrituz. 25 urtetik beherako gazteen langabeziaren batez besteko nazionala %23,89koa da.


BAI Espainiako lan-merkatuaren eboluzioa aztertzen duen hiruhileko tresna estatistikoa da. Gazteen langabeziari dagokionez, Espainiako beste bi erkidegok dituzte soilik, Nafarroa eta Kataluniaz gain, %20tik beherako langabezia-tasak. Errioxa (%17,96) eta Galizia (%19,65) dira. Espainiako gazteen langabezia-maila Katalunia eta Nafarroako %16tik Kanarietako %35,64ra artekoa da.


BAIk eskaintzen dituen azken datuak 2008ko bigarren hiruhilekoari dagozkio. Epealdi honetan, Nafarroako gazteen langabezia-tasa jaitsi egin da aurreko hiruhilekoaren aldean, %17,61etik %16,91ra arte. Eboluzio positibo hau eta Espainian gertatutakoa oso desberdinak dira, izan ere, 25 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa igo egin baita, %21,28tik %23,89ra arte.


Azken urteko eboluzioari dagokionez, antzeko egoera gertatu da. Nafarroako gazteen langabezia-tasa ia finko mantendu da, 16,88tik 16,91ra pasa baita. Espainian, azken hamabi hilabeteotan gazteen langabezia igo egin da, %18,19tik %23,89ra arte.


Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu sailburu José María Roig Aldasorok datu hauen balorazio positiboa egin du: "Nafarroak Espainiakoa baino %30 baxuagoa den gazteen langabezia-tasa du une honetan". Roigek adierazi duenaren arabera, Espainiako Gazteriaren Institutuak duela gutxi egindako txostenak esandakoa baieztatu du BAIk. Izan ere, nafar gazteek, enplegua, etxebizitza lortzeko aukera edo soldatei dagokienez beste erkidego batzuetakoek baina egoera hobea zutela azaltzen zuen aipatu txostenak.


Sailburuak azpimarratu duenez, gazteek, emakume, elbarritu edo etorkinen antzera, Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko talde izaten jarraituko dute prestakuntza eta enpleguaren kalitateari dagokionez, lan-merkatuan sartu eta mantentzeko aukera handiagoa izan dezaten.


Datuak, erkidegoka


2008ko bigarren hiruhilekoari dagokion gazteen langabeziaren BAIk adierazten duenaren arabera, batez besteko nazionala baino baxuagoa den gazteen langabezia-tasa duten beste espainiar erkidegoak ondorengoak dira: Katalunia (%16,67), Nafarroa (16,91), Errioxa (17,96), Galizia (19,65), Euskadi (20,06), Aragoi (21,11), Asturias (21,16), Madril (21,39), Gaztela-Mantxa (21,40), Kantabria (22,92) eta Gaztela eta Leon (23,125).


Une honetan gazteen langabezia tasarik handienak dituzten autonomia-erkidegoak ondorengoak dira: Murtzia (%24,85), Balearrak (25,94), Extremadura (26,02), Valentziako Erkidegoa (27,84), Andaluzia (%28,68) eta Kanariak (%35,64).

Dokumentazioa:
Tabla de tasas de paro de menores de 25

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa