(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Polizia Foralak alkohol eta abiaduraren prebentzio-kontrolak sustatuko ditu gaur eta Ama Birjinaren Zubia bitartean (irteera-itzulera operazioa) osteguna, 2008.eko abuztuak 14

Nafarroako Gobernuak bat egin du TZNren abiaduraren ondoriozko istripuen prebentzio-kanpainekin eta abuztuaren amaierara arte mantenduko ditu kontrolak foru-errepideen sare osoan


Polizia Foralaren Trafiko Sailak trafikoaren zaintza eta kontrolerako dispositiboa prestatu du. Garrantzia berezia izango dute, aipatu dispositiboan, alkoholemia eta abiadura prebenitzeko kontrolak, gaurko 15retatik abuztuaren 17, igandeko 24etara arte iraungo duen irteera-itzulera operazioa dela eta.


Irteera-itzulera operazioak bat egingo du bihar, ostirala, ospatuko den Ama Birjinaren Zeruratzearen festarekin, eta beraz, ibilbide luzeko opor desplazamenduei gehitu egin behar zaizkie zubietan, eta bereziki Nafarroan festetan dauden herri ugarietan izan ohi den trafiko mugimendu handiak.


Irteera-itzulera operazioetan, Polizia Foralak trafiko gehien kontzentratzen duten bideetan areagotuko du bere presentzia:


- Iparraldeko Autobia (A-1, Madril-Irun): Nafarroan barrena doazen kilometroetan, Ziordia eta Etxegarate artean, nazioarteko garraio astun ugari izango dela aurreikusi dute.


- N-121-A (Iruña-Frantzia, Behobiatik barrena). Bide honetan zirkulazio ugari sortzen duten hobekuntza-lanak burutzen ari dira, eta igarobide alternatiboak daude Igantzi eta Endarlatsa arteko toki askotan.


- Pirinioetako Autobia (A-21, Iruña-Huesca): Yesa, Liédena eta Monrealeko zeharkaldietan auto-ilarak egon litezke, ibilgailu ugarik erabil baitezakete Pirinioetako sarbide naturala.


- Leitzarango Autobia (A-15, Irurtzun-Andoain).


- Iruñeko Ingurabidea (PA-30) eta inguruak: igandean arazoren bat edo beste egon liteke, hiriburura sarbidea dela eta.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Seguru gidatzeko aholkuak.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa