Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gogor gaitzesten ditu atzo Costa del Sol-eko hainbat gune turistikotan jazotako atentatuak, eta elkartasuna helarazten die herritarrei
Foru Gobernuaren iritziz, ETAk udan egiten dituen erasoek gauza bakar baterako balio dute: herritarrek indarkeria are gehiago arbuiatzeko.
Nafarroako Gobernuak konfiantza osoa du demokraten batasunean, terroristen xantaiari aurre egiteko, eta legea errespetatuz eta Estatuko Segurtasun Indarrei sostengua emanez ETA desagertuko dela uste du.