(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak Elkartasunaren Nazioarteko VIII. "Nafarroa" Sariaren deialdia egin du

asteazkena, 2008.eko abuztuak 27

Nafarroako Gobernuak (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez) eta Euskadiko Kutxako Nafarroako Zuzendaritzak Elkartasunaren Nazioarteko VIII. "Nafarroa" Sariaren deialdia egin dute. Hain zuzen ere, herrialde txirotuetako sektore sozial behartsuenen aldeko borondatezko elkartasun lanaren garrantziaren gainean herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzea du helburu "Nafarroa" Sariak



Zehazki, Sariaren xedea da gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek edo pertsonek nazioarteko garapenerako lankidetzaren arloan eta pertsonen eta familien oinarrizko beharrizanak asetzearren egindako lana nabarmendu eta aintzat hartzea. Gutxienez ere hiru urtez (etenik gabe) gauzatutako ekintza sozialak, kulturalak, ekonomikoak, teknikoak edo giza eskubideen aldekoak saritzen dituzte, hain zuzen.


Irabazi asmorik gabeko edozein erakunde proposatu ahal izanen da hautagai gisa, baldin eta kide gehienak boluntarioak badira eta modu altruistan lan egiten badute. Era berean, inguruko bizi-kalitatea hobetzearren lan egin duten pertsona fisikoak ere proposatu ahal izanen dira.


Honako hauek hautagaitzak aurkeztu ahal izanen dituzte: edozein herrialdetako erakunde publikoek (gobernu, ministerio, udal, unibertsitate, akademia, ikerketa zentro, enbaxada, edo kontsulatuek, besteak beste); edozein herrialdetan legez osatutako hezkuntza, kultura eta gizarte erakundeek eta GKEek; antolatzaileek gonbidatutako pertsonek; eta epaimahaikideek. Deialditik kanpo geldituko dira Saria eurentzat edo kideren batentzat eskatzen duten erakunde, elkarte eta GKEak.


Sariak honako hauek izanen dira: diploma bat, Jorge Oteizaren "Arri Ernai Zaintzailea" eskulturaren kopia bat, eta 31.000 €. Nolanahi ere, baliteke saririk ez ematea.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa