(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Kirol Institutuak 2.147 osasun artapen eskaini dizkie, urteko lehenengo seihilekoan, errendimenduko nafar kirolariei

asteazkena, 2008.eko abuztuak 27

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez (NKI), 2.147 osasun artapen eskaini dizkie, urteko lehenengo seihilekoan, errendimenduko nafar kirolariei.



Artapen gehienak honako arlo hauetakoak izan dira, hain zuzen: 458 artapen, atletismokoak; 302 artapen, futbolekoak; 262 artapen, eskubaloikoak; eta 180, judo eta antzeko kiroletakoak. Taekwondo, igeriketa, patinaje, karate, pilota, neguko kirol eta saskibaloiarekin zerikusia duten artapenak ere egin dituzte. Gainerako artapenak honako hauetan egin dituzte: kirol egokituetan, txirrindularitzan, kick boxing-ean, borrokan, urpeko jardueretan, beisbolean, softbolean, gimnasian, golfean, halterofilian, mendiko kiroletan, eskaladan, kanoa kirolean, salbamenduan, sorospenean, arraunean, eta arku tiroan.


NKIren zerbitzua errendimenduko 339 kirolarik erabili dute, eta horietako 111 Nafarroako kirol federazioetako hobekuntza teknikoko zentroetako kirolariak dira. Artatu dituzten kirolariak Osasuna (talde profesionala eta promesak), Portland-San Antonio, Itxako Reyno de Navarra, MRA Navarra, Obenasa (emakumezkoen saskibaloia), HNV Cosmetal (gizonezkoen saskibaloia), hobekuntza teknikoko zentroa (atletismoa, txirrindularitza, kirol egokituak, neguko kirolak, judoa, karatea, patinajea, arrauna eta taekwondoa, besteak beste), eta Nafarroako selekzioetakoak dira.


Emaitzen edo kategoriaren arabera errendimenduko kirolaritzat jotzen dituzten guztiek NKIren osasun artapena eskatu dezakete, kasuan kasuko federazioaren bidez. Gainera, Zentroak artapeneko hitzarmen espezifikoak egiten ditu goren mailako lehiaketa nazionaletan parte hartzen duten nafar talde guztiekin.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa