(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 11,4 milioi € eman zituen, iaz, familientzako zuzeneko laguntza ekonomiko gisa

osteguna, 2008.eko abuztuak 28

Gainera, beste 800.000 € eman zituen, familientzako zerbitzuak finantzatzeko



Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 11.407.848 € eman zituen 2007an, familientzako zuzeneko laguntza ekonomiko gisa.


Gainera, beste 800.000 € eman zituen, familientzako zerbitzuak finantzatzeko (hala nola Familia Bitartekaritzarako Zerbitzua, Familiak Orientatzeko Zerbitzua, Familia Elkarguneak, edo "Casas Amigas" -Etxe Lagunak- Proiektua).


Hartara, Foru Gobernuak 12.206.266 € eman zituen, iaz, Familiaren arloko zerbitzuen programarako.


11,4 milioi €, familientzako zuzeneko laguntza gisa


2007an, Nafarroako Gobernuak 11,4 milioi € eman zituen familientzako zuzeneko laguntza gisa. Honako laguntza hauek, hain justu: laguntzak bikiak edo seme-alaba gehiago izan dituzten familientzat; lana eta familia bizitza bateratu eta jaiotzak sustatzeko laguntzak (eszedentzietarako laguntzak eta hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izan dituzten familientzako laguntzak); lanean ari diren amentzako laguntzak; eta lau seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak.


- Laguntzak bikiak edo seme-alaba gehiago izan dituzten familientzat: aldian behingo laguntza ekonomikoak dira, eta bikiak edo seme-alaba gehiago jaiotzeak familiengan eragiten dituen gastu handiak neurri batean orekatzea dute helburu. Zehazki, gutxienez ere bi urtez Nafarroan bizi izan diren familiei ematen dizkiete laguntzak, bikiak edo seme-alaba gehiago izan dituztenean. Hartara, bikiak izan dituzten familiek hilean 87,37 euro jasotzen dituzte, seme-alabek urtebete egin arte; hirukiak izan dituzten familiek, berriz, hilean 218,43 euro jasotzen dituzte, seme-alabek hiru urte egin arte; eta azkenik, laukiak izan dituzten familiek hilean 291,24 euro jasotzen dituzte, seme-alabek hiru urte egin arte. Bost seme-alaba edo gehiago izan dituzten familiei dagokienez, 72,81 euroko laguntza osagarria ematen diete hilero, seme-alaba bakoitzeko, eta laguntza hori handitu egiten dute jaiotako seme-alaba kopuruaren arabera. Laguntza osagarria seme-alabek hiru urte egin arte ematen dute. Gaur egun, laguntza horiek jasotzen dituzten 250 familia daude Nafarroan, eta 2007an, 170.590 € jaso zituzten guztira.


- Lana eta familia bizitza bateratzeko laguntzak: Bi motatako laguntzak izaten dira: batetik, eszedentzietarako laguntzak; eta bestetik, hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izan dituzten familientzako laguntzak. Aldian behingo laguntza ekonomikoak dira, eta seme-alabak zaintzeko eszedentzia eskubidea erabiltzeko aukera ematea eta jaiotzak sustatzea dituzte xede. Hartara, bigarren seme-alaba edo %25eko edo gehiagoko balio-urritasuna duen lehenengo seme-alaba izan duten familiek hilean 400,46 euro jasotzen dituzte, seme-alabak urtebete egin arte, baldin eta aitak eta amak biek lan egiten badute eta bietako batek eszedentzia eskatzen badu haurra zaintzeko. Bestalde, hirugarren seme-alaba izan duten familiek (edo bigarrena izan dutenek, baldin eta %25eko edo gehiagoko balio-urritasuna duen seme-alabaren bat badute) hilean 400,46 euro jasotzen dituzte, seme-alabak hiru urte egin arte, baldin eta aitak eta amak biek lan egiten badute eta bietako batek eszedentzia eskatzen badu haurra zaintzeko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa