(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2007an 21.453 tona ontzi berreskuratu zituzten Nafarroan, eta hortaz, birziklapenari begira, zerrendako buru da Estatuan

osteguna, 2008.eko abuztuak 28

Gainera, 13.774 tona beira jaso zituzten, 22,70 kilo/biztanle; Estatuan, berriz, 14,50 kilo/biztanle


Birziklatzeko prest dauden ontziak . ( irudia handitu )


2007an 21.453 tona ontzi berreskuratu zituzten Nafarroan; hots, Ecoembes enpresak garatzen duen Kudeaketa Sistema Integratuari atxikitako ontzien %75,7. Hain zuzen ere, enpresa hori da Foru Komunitateko ontziak gaika bildu, berreskuratu eta birziklatzen dituena.


Ondorioz, Estatu osoan ontzi gehien birziklatzen dituzten erkidegoetako bat da Nafarroa, eta bertako datuak Europar Batasunak ezarritako derrigorrezko ehunekoak baino askoz hobeak dira. Hain zuzen ere, Europako araudiak honako hau xedatzen du: 2008a amaitu baino lehen ontzien %55 birziklatu behar direla, gutxienez ere. Zentzu horretan, esan dugun moduan, Nafarroan ontzien %75,7 birziklatzen dituzte.


Zehazki, 2007an birziklatutako ontzien gaineko datuak honako hauek dira: plastikozko ontziak, %37,1 (legeari jarraiki, %22,5 birziklatu behar dira); paperezko eta kartoizko ontziak, %92,3 (legeari jarraiki, %60 birziklatu behar dira); eta egurrezko ontziak, %68 (legeari jarraiki, %15 birziklatu behar dira).


Beirari dagokionez, Ecovidrio izeneko Kudeaketa Sistema Integratuaren bidez birziklatzen dute, eta 2007an, Nafarroa osoko 3.025 edukiontzietan, 13.774 tona beira jaso zituzten, 22,70 kilo/biztanle. Estatuan, berriz, 14,50 kilo/biztanle bildu zituzten, batez beste.


Datu horiek kontuan hartuz gero, Estatu osoan beira gehien berreskuratzen duten hiru erkidegoetako bat da Nafarroa. Gutxi gorabeherako birziklapen tasa %74koa da; legez ezarritako helburua, berriz, %60koa da.


Nafarroan, gaur egun, hiri hondakinak birziklatzeko planta hauek daude: Gongorakoa (Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearena), Azkoiengoa (Erribera Garaiko Mankomunitatearena), Tuterakoa (Erriberako Mankomunitatearena), eta Cárcarrekoa (Montejurrako Mankomunitatearena).


Gaikako bilketa sistemen sustapena


Berriki, Nafarroako Gobernuak (Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren bidez) eta Ecoembes enpresak hitzarmena izenpetu dute, Nafarroan ontzien kudeaketa eta kontrolarekiko konpromisoa berritzeko. Hitzarmenak garrantzi berezia ematen dio gizartearen sentsibilizazioari eta bilketa eta errendimendu mekanismoen hobekuntzari, Foru Komunitate osoan hondakinak gaika bildu ahal izateko.


Ecoembes irabazi asmorik gabeko sozietate anonimoa da, eta honako helburu hau du: ontzi arinak (plastikozko ontziak, latak eta brikak) eta paperezko eta kartoizko ontziak gaika bildu, berreskuratu eta birziklatzea xede duen sistema kudeatzea. Espainia osoko 12.300 enpresa baino gehiago daude sartuta Ecoembesen, hain zuzen. Kudeaketa Sistema Integratuari atxikitako ontzi guztiek puntu berde bat dute, identifikatzeko, eta hartara, bermatuta dago Ontzien Legea betetzen dela eta bildutako ontziak berreskuratu eta birziklatzen direla.


Gaikako bilketa sistema 1998ko maiatzean jarri zuten abian, eta harrezkero, 8,9 milioi tona ontzi baino gehiago berreskuratu dituzte (hondakinez betetako 650 futbol zelaitik gora). 2007an, berriz, 1,3 milioi tonatik gora berreskuratu zituzten (ontzi arinak eta paperezko eta kartoizko ontziak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa