(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Euskarabideak laguntza gehiago eman ditu euskarazko kultur jarduerak egiteko

osteguna, 2008.eko abuztuak 28

120.000 euro banatuko ditu Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmen jakinik ez duten udalen artean eta irabazi asmorik gabeko kultur elkarteen artean



Euskarabideak euskaraz kultur jarduerak egiteko laguntzak eman ditu; hain zuzen ere, 120.000 eurokoak, guztira. Diru horri esker, finantzaketa jasoko dute Nafarroako 38 kultur elkartek eta 6 udalek.


Laguntza deialdi hau, batetik, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza hitzarmen jakinik ez duten udalentzat, eta bestetik, Foru Komunitatean euskarazko kultur jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat izanen da.





Udalei diru laguntza emateko aurrekontuan jasotako zenbatekoa 15.000 €-koa da; zehatz-mehatz horrelaxe banatutakoa: Oibar, 2.691,14 euro; Artazu, 800,88 euro; Martzilla, 809,08 euro; Metauten, 4.646,12 euro; Erriberri, 3.932,65 euro eta Zangoza, 2.120,13 euro.





Bestalde, jarduerak euskaraz egiteagatik diru laguntza eskatu duten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteen artean 105.000 € banatuko ditu.


 



Dokumentazioa:
Listado de instituciones beneficiarias

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa