(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Tuterako eta Ebroko Erriberako Eguna, larunbatean, Zaragozako Expo Erakusketan

osteguna, 2008.eko abuztuak 28

Larunbatean (abuztuaren 30a), Tuterako eta Ebroko Erriberako Eguna izanen da Zaragozako Expo Erakusketan. Foru Komunitatearen hegoaldeko herriei eskainitako eguna izanen da, eta bertako kultura eta ohiturak ezagutzera emateko balio izanen du.


El río Ebro a su paso por Tudela

Ebro ibaia Tuterako igarobidean ( irudia handitu )


Programaren baitan, harrera eginen diete Erriberako agintariei, eta inguru horretako zenbait talde artistikok emankizunak eskainiko dituzte (200 artistak baino gehiagok parte hartuko dute emankizunetan). Hasteko, 11:00etan, Arguedasko Musika Bandak emanaldia eskainiko du, Nafarroako Pabiloiaren ondoan. Arratsaldean, Foru Komunitateko erakustokian, Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak harrera eginen die egun horretan Zaragozara joanen diren agintariei. Harrera ekitaldia 17:30ean eginen dute, hain zuzen.


Ondoren, agintariak Expo esparruko Aragoiko Plazara joanen dira, eta bertan, Tudelanerías ikuskizuna izanen dute ikusgai. Tuterako hainbat kultur taldek batera eskainiko duten ikuskizuna da. Honako hauek, hain justu: erraldoien konpartsak, musika bandak, Raimundo Lanas jota eskolak, dantza taldeak, gaita-jotzaileek, Joaquín Gaztanbide abesbatzak, eta gazte errondailak.


Ikuskizuna 18:30ean hasiko da, Expo esparruko Aragoiko Plazako agertokian, eta ordu eta erdiko iraupena izanen du, gutxi gorabehera. Ikuskizuneko kontalaria Tuterako Xaboigilea izanen da; hain zuzen ere, talde artistikoen emanaldien arteko haria bera izanen da, eta gainera, bertaratzen direnak animatuko ditu, gag eta bakarrizketa laburren bidez.


Nafarroako aniztasuna Expo Erakusketan


Nafarroako Foru Komunitateak hiru jardunaldi izan ditu, Zaragozako Expo Erakusketan, bertako aniztasuna eta folklorea ezagutzera emateko. Jardunaldi nagusia, Nafarroako Eguna, ekainaren 28an egin zuten. Uztailaren 5a, berriz, Pirinioetako Haranen Eguna izan zen, eta Nafarroako Mendialdeko folklorea eta ohiturak ezagutzera emateko balio izan zuen. Datorren larunbata (abuztuaren 30a), azkenik, Tuterako eta Ebroko Erriberako Eguna izanen da, eta orduan, Nafarroaren hegoaldeko herrietako kulturaren berri emanen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa