(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Catalán kontseilariak Zaragozan nabarmendu duenez, Nafarroa eredu da ingurumen kudeaketaren eta garapen iraunkorraren arloetan

ostirala, 2008.eko abuztuak 29

Expo Erakusketako Uraren Tribunan jardunaldi bat eskaini diote Foru Komunitateari, eta kontseilariak jardunaldiaren inaugurazio ekitaldian egin ditu aipaturiko adierazpenak


El consejero Catalán, flanqueado por Pedro Zuazo y Juan García, durante su intervención en la Tribuna del Agua en la Expo de Zaragoza.

Catalán kontseilaria, alboan Pedro Zuazo (ezkerrean) eta Juan García dituela, Zaragozako Expoko Uraren Tribunan eginiko hitzaldian. ( irudia handitu )


Expo Erakusketako Uraren Tribunan jardunaldi bat eskaini diote Foru Komunitateari, eta inaugurazioa Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak egin du, gaur goizean. Jardunaldian Nafarroako zortzi aditu ari dira parte hartzen eta Foru Komunitatean egindako pare bat azterlan (ingurumen azterlanak) aurkeztuko dituzte.


Kontseilariak adierazi duenez, pozik dago Nafarroa Expo Erakusketan parte hartzen ari delako; izan ere, uraren arloan nazioartean dauden eragile nagusiak bildu dira bertan. "Gure ahotsa entzunarazten ari garela uste dut, eta seguru nago ingurumen kudeaketaren eta garapen iraunkorraren arloetan Nafarroa eredu dela frogatuko dugula"- adierazi du kontseilariak.


Kontseilariaren mintzaldira Nafarroako legebiltzarkide batzuk eta Javier Torrens Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko presidentea bildu dira, eta Catalánek zenbait datu aurkeztu ditu, Nafarroako Gobernuak azkeneko urteetan ingurumenaren arloan egin duen lanaren berri emateko. Besteak beste, honako hauen berri eman du kontseilariak: Nafarroako herri eta hirietako hondakin uraren %97 araztu egiten da erreka eta ibaietara isuri aurretik; eta Foru Komunitatean kontsumitzen den elektrizitatearen %65ek energia iturri garbietan du jatorria.


Era berean, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak bere mintzaldia aprobetxatu du Nafarroako Pabiloiko bisitari kopuruaren berri emateko. Gaur arte, 831.033 lagunek bisitatu dute Foru Komunitateko erakustokia, eta ondorioz, bisitari gehien jaso dituzten erkidegoetako bat Nafarroa da.


Nafarroa Uraren Tribunan


Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, 10:15ean, Alberto Catalán kontseilariak aurkeztu dituen ondorioetan sakontzeko hitzaldiak hasi dira. Hain zuzen ere, zortzi aditu Nafarroako Gobernuak sustatu dituen ingurumen jardueren berri ematen ari dira, ordu erdiko mintzaldietan.


Aztertzen ari diren gai nagusiak bi dira: batetik, uraren kudeaketa eraginkorra; eta bestetik, energia berriztagarrien erabilera. Zehazki, gai hauek ari dira jorratzen: Nafarroako Ubidea; energia eta klima aldaketa; herri eta hirietako drainatze sistema iraunkorrak; Uraren Esparru Zuzentarauaren ezarpena; Nafarroako Uraren Foroa; energia berriztagarrien ezarpena eta finkapena; eta sektoreko ikerketa ildo berriak.


Gainera, bi azterlan hauek aurkeztuko dituzte: "Impacto de una gestión eficaz del recurso del agua en el desarrollo sostenible de los territorios rurales de Aquitania y Navarra" (Ur baliabideen kudeaketa eraginkorraren eragina Akitaniako eta Nafarroako landa eremuen garapen iraunkorrean), Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGN) eta Fédération Régionale des Syndicats d’Exploitants Agricoles (FRSEA) Federazioak landu duten proiektua; eta "Buenas prácticas locales de gestión sostenible del agua y de los ríos de Navarra" (Nafarroako ura, errekak, eta ibaiak modu iraunkorrean kudeatzeko tokiko jardunbide egokiak), Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (CRANA) egin duten argitalpena.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa