(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontratu bat baimendu dute etxebizitza esparruan gizarteratze zerbitzua eskaintzeko Iruñeko eta bere eskualdeko gizarte zerbitzuetan

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak hainbat urtetarako kontratu bat egin dezan etxebizitza esparruan gizarteratze zerbitzua eskaintzeko Iruñeko eta bere eskualdeko gizarte zerbitzuetan.


Geografia esparrua Iruñea da, baita bere eskualdeko udalerriak ere: Aranguren, Barañain, Burlata, Berriozar, Egues, Huarte, Noain, Orkoien, Atarrabia eta Zizur.


Horretarako guztira 225.998 €-ko gastua baimendu da. Horietatik 32.102 € 2008ko aurrekontuei dagokie eta gainerako 193.896 €, 2009. urtekoei.


Zerbitzu honen hartzaileek gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan egon beharko dute, edo etxebizitza bazterketak zuzenean eraginda; bestalde, Nafarroako herritarrak izan beharko dute eta Iruñeko eta bere eskualdeko gizarte zerbitzuak bidalitakoak.


Orobat, etxebizitza bazterketarekin zerikusia duten egoerez arduratuko da zerbitzua, besteak beste, etxebizitza lortzeko aukerarik ez duten familiak (etxebizitza finkorik gabe, mugikortasun handiarekin edo etxebizitza kaskarretan bizi direnak, adibidez, txabola edo etxabeetan); etxebizitza desegokiak dituzten familiak, esate baterako, osasungaiztasuna arazoak dituztenak, arkitektura oztopo larriak, pilaketa, edukitze modu prekarioak edo akats larriak eraikuntzari dagokionez; etxebizitza izan arren, galtzeko arriskua duten familiak, besteak beste, kontratua amaitu zaielako, berralokatzeak, gatazkak auzokoekin, familia hautsi delako edo egoera pertsonalak direla medio; eta berriki berralokatzea lortu duten familiak ingurune normalizatuetan, gizarteratze prozesuetan daudenak eta prozesu horiek sendotzeko laguntza behar dutenak.


Zerbitzuaren helburua


Programa honekin, batez ere, gizarteratze zerbitzu bat eskaini nahi da, bereziki etxebizitza bazterketaren aurkako borrokan espezializatua, eta hartara, gizarte bazterketa arriskuan dauden familien gizarteratzea eta autonomia pertsonala bermatu nahi da, informazio, bitartekaritza, aholku eta gizarte laguntzaren bitartez, etxebizitza duin bat eskuratu eta manten dezaten.


Beste helburu batzuk dira sistema batzuk abian jartzea baztertuenen dauden sektoreek etxebizitza edo ostatu duin bat lor dezaten; familia hautatuek behar adina baldintza biltzea etxebizitza duin bat eskura dezaten, eta prozesuan laguntzea; gizarte bitartekaritzatik sortzen diren gatazketan etxebizitza egonkorra eta iraunkorra lortzen laguntzea; eta erosketa aukera duten familiek etxebizitzaren jabe izan daitezen informazioa, orientazioa eta kudeaketa eskaintzea. Bestalde, beste helburu batzuk dira etxebizitzarekin zerikusia duten erakundeekiko sentiberatze eta bitartekaritza ekintzak garatzea, pertsona hautatuak gizarteratu daitezen; oinarrizko gizarte zerbitzuei informazioa eta orientazioa eskaintzea Nafarroan etxebizitza arloan egiten diren sustapen publiko guztiei buruz; eta VINSA sozietate publikoa eta gizarteratzeko etxebizitza programaren erakunde kolaboratzaileen artean bitartekaritza eskaintzea, alokatze sistema modu egokia gara dadin.


Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa