(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herrilur desafektazioak onetsi dira Azagra eta Erriberrin

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak herrilur desafektazioak onetsi ditu Azagra eta Erriberrin. Lehen kasuan desafektazioa onetsi da hondakin-uren araztegia jartzeko eta, Erriberriren kasuan, eguzki parke fotovoltaikoa paratzeko.


Azagran, zehatz-mehatz, 30.911,98 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onetsi da “La Rota” parajean. Udalak kanon bat kobratuko du aipatu lurreko bi lursail lagatzeagatik “Iberfruta-Muerza S.A.” enpresari 20 urteko epeaz. Epea luzatzen ahalko da gehienez ere 40 urtera arte. Desafektazioaren helburua araztegia jartzea da enpresak sortzen dituen hondakin-urak arazteko xedez. Horrela, hondakinek udan batez ere sortzen dituzten usain txarrak kendu nahi dira, izan ere, Azagrako hirigunea ukitzen baitu.


Bestalde, 278.337,52 metro karratuko herrilur desafektazioa onetsi da, “La Pedrera” izeneko parajean. Lurra Erriberriko Udalarena da eta honi baimena ematen zaio lurraren erabilpena lagatzeko hogeita hamar urteko epeaz “Fotovoltaicas Navarra, S.L.” enpresari eguzki izpiak energia berriztagarriaren iturri gisa aprobetxatuz energia elektrikoa ekoiztuko duen planta bat jar dezan.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa