(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Mantententze lanak direla-eta Urritza eta Azpirotzeko tunelak errei bana etenda dute A-15 errepidean, Iruñako norantzan

astelehena, 2008.eko irailak 1

Astean zehar Iruñako Erronda izeneko PA-30 errepidean erreiak etengo dira Mutilva eta Huarte artean, argiteria berriztatzeko lanak direla eta.



Herri lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi duenez, mantentze lanak medio, gaur, irailak 1, entenda egongo da Urritzako tunela, Leitzaran eta Iruña arteko A-15 autobian, prebentzio arrazoiak direla eta.


Bihar, era berean, errei eta norantza berbera etengo dira A-15 errepideko Apirotz-eko tunelean, ordutegi berberean.


Iruñako Erronda izeneko PA-30 errepidean erreiak etengo dira Mutilva eta Huarte artean, iraileko honako egunetan: asteazkena 3, osteguna 4 eta ostirala 5. Etenaldia goizeko 8ak eta eguerdiko 14ak artean egingo da, argiteria konpontzeko helburuarekin.


Hona hemen errepide sare nagusian astean zehar izango diren bestelako eraginak:


N-121-A errepidean, obrak direla eta, iraganbide alternatiboak egongo dira goizeko 8ak eta arratsaldeko 19ak artean, honako puntu kilometrikoetan: 60+600etik 63+200era; 69tik 70era, 57+500etik 58+00era (azken iraganbide horietan semaforoak ezarriko dira trafikoa antolatzeko) eta 58+200etik 58+500era (seinalegieen bidez antolatuko da zati hau); eta iraganbide alternatiboa egongo da, seinalegile bidezkoa hau ere, 13+200 puntu kilometrikoan, Ostiz parean.


PA-33 errepidean, Iruñako Ekialdeko sarbidean, errotonda bat eraikitzen direla-eta arazoak daude 0+775 puntun kilometrikoan, Sarriguren parean.


Iruña eta Frantzia (Baztan) arteko N-121-B errepidean iraganbide alternatiboa egongo da lanorduetan, 45. puntu kilometrikoan, errotonda bat eraikitzeko lanetan dabiltza-eta.


Alfaro-Tutera-Zaragoza N-232 errepidean arazoak daude 110 eta 116 kilometro artean, obral direla eta.


Luzaidetik doan Iruña-Frantzia arteko N-135 errepidean seinalegilez lagunduriko iraganbide alternatiboa egongo da 48 eta 64 puntu kilometrikoen artean. Etendako bide-zatiak 800 metro ingurukoak izango dira.

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko eskatzen dizu, trafikoarentzat murriztuta dauden errepideetan jarritako trafiko-seinaleak errespetatuz. Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazioa aurki dezakezu http://www.cfnavarra.es/obraspublicas eta 900 400 100 telefonoan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa