(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak laster PSNrekin negoziazioak izanen direla iragarri du, datorren abenduaren 31 baino lehen 2009ko Nafarroako aurrekontuak onar daitezen

astelehena, 2008.eko irailak 1

Sanz Presidenteak iragarri du laster negoziazioak izanen direla Nafarroako Alderdi Sozialistarekin, Foru Komunitatean 2009ko aurrekontuak prest egoteko prozesua burutu ahal izateko abenduaren 31 baino lehen.



Iragarpen hori egitean, Sanz Presidenteak zehaztu du zein izanen diren aurreikusitako data adierazgarrienak Aurrekontu Orokorren lanketa prozesuaren barruan. Hala, irailaren 10ean, Nafarroako Gobernuak akordio bat hartuko du irizpide ekonomiko eta teknikoak onartzeko; geroago, irailaren 25erako, Departamentuek Ekonomia eta Ogasun Departamentura kredituen eta diru sarreren zerrenda bidaliak izan beharko dituzte; geroago, urriaren 2rako, Departamentuek Gobernuari bidali beharko diote Lege aurreproiektuaren artikulatuaren zirriborroa, urriaren 15ean informazio mende jarriko dena Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren, Toki Araubidearen Foru Batzordearen eta Ingurumen Kontseiluaren aldetik. Urrats horiek eman ondoren, Nafarroako Gobernuak, datoren urriaren 31n, 2009rako Nafarroako Aurrekontuen Foru Legearen proiektua onartu eta ondoren Parlamentura bidaliko du.


Bere agerraldian, Nafarroako Alderdi Sozialista Gobernuaren solaskide nagusia izanen dela adierazi ondoren, Sanz Presidenteak esan du krisi ekonomikoak ekonomia publikoaren gastua murriztea ekartzen duela, baina nabarmendu du inguruabar horrek ez duela ezein kasutan eraginik izanen gizarte politika "sakonenetan": alarguntasun pentsioen osagarria; lana eta bizitza pertsonala bateratzeko gizarte politikak (besteak beste, 0 eta 3 urte bitarteko haurtzaindegiei buruzkoak); Mendekotasunaren Legearekin zerikusia duten gizarte zerbitzuak, eta enplegu sortzea eta inbertsio produktiboa, "egun dagoen gizarte politika onena, ez baitago lana bilatu eta aurkitzen ez duen pertsonaren egoera sortzen duena baino politika okerragorik".

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Ekitaldiaren bideoa
Ekitaldiaren audioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa