(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak pertsonal ez irakasleaz hornitu ditu hainbat ikastetxe publiko

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak lanaldi erdiko pertsonal administrariaren 14 lanpostu sortzea erabaki du gaurko bilkuran, administraririk ez zuten ikastetxeen beharra asetzeko. Gobernuak eta Hezkuntza Sektoreko Mahaiko sindikatuek sinatu zuten Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko 2007-2011 aldirako Itunak jasotako neurri bat da. Itunaren arabera, 200era jaitsi da ikastetxe batek izan behar duen ikasle kopurua langile mota hori eduki ahal izateko.


Gobernuaren erabakiak suposatzen du pertsonal administrariaz hornitzea lehen lanpostu hori ez zuten zentroak, izan ere, ikasle kopuruaren modulua handiagoa baitzen. Onuradunak ondoko herri hauetako ikastetxe publikoak dira: Ablitas, Caparroso, Andosilla, Elizondo, Faltzes, Funes, Leitza, Lekunberri, Marcilla, Milagro, Mutiloa Beheiti, Orkoien, Iruña (“García Galdeano”) eta Villafranca.


Horrez gain, Gobernuak erabaki du pertsonal ez irakaslearen beharrak hobeki zaintzea sortu berri diren ondoko zentro hauetan: Berriozarko DBHko Institutua; Iruñeko “Doña Mayor”, “Lago de Mendillorri” eta Pedro de Ursua Institutua; Zizur Nagusiko “Catalina de Foix” Ikastetxe Publikoa eta bertako institutua. Guztira kasu honetan 10 lanpostu sortu dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa