(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean eta abuztuan heriotza tasaren bilakaera positiboa eten da Nafarroako errepideetan


astelehena, 2008.eko irailak 1

35 pertsonak galdu dute bizia Nafarroako herri barruko eta kanpoko bideetan urteko lehen zortzi hilabeteetan, aldi berean, 2007. urtean erregistratu ziren 28 biktimen ondoan. 25 heriotzetatik, 14 uztaila eta abuztua bitartean gertatu ziren.



Barne Zuzendaritza Nagusiak dituen datuen arabera, uztailean eta abuztuan, 8 eta 6 hildakorekin, urtarriletik aurrera erregistratu den bilakaera positiboa eten da eta heriotza tasa %25 hazi da joan den urtearekin alderatuz gero, oraingoz Nafarroako Gobernuak 2008. urte osorako finkatutako murrizketa helburuaren gainetik.


Martxoan ez zen hildakorik izan, 2002ko apiriletik gertatzen ez zen zerbait, eta maiatza hildakoen murrizketarekin hasi zen, ia %60. Hala ere, hilabete horretan hil ziren zazpi lagunekin eta ekainean izandako beste hainbesterekin, beherapena %12,5ekoa zen uztailaren 1ean, 2008. urterako Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategiak finkatutako helburuaren barruan. Uztaila %15,4ko gorakadarekin itxi zen (2007ko uztailean 2 pertsona bakarrik hil ziren, urte horretako abuztuan bezainbeste) eta gaur egun, igoera metatua %25ekoa da.


Joan den abuztuaren heriotza istripuak honako toki hauetan izan ziren: Tuteran (63 urteko gizonezkoa, Noaingo gasolindegi batean harrapatuta), Olaibarren (Iruñeko zinegotzi Teresa Morenok gidatzen zuen autoak kamioi bat jo zuen), Judasen Bentan (18 urteko gazte batek kamioi bat jo zuen) eta 14 eta 16 urteko adingabeak, joan den ostiralean Aizoainen (Berriobeiti) hil zirenak.


Kontabilizatutako 35 hildakoetatik – ez dira kontuan hartzen estatistiketan uztailaren 19an hil zen pertsona, trafikoari itxitako kirol proba batean, Urbasako Igoeran, ez ezta bihotzekoak jota Amaiurren uztailaren 25ean hil zen 74 urteko motor zalea ere - 29 heriotza istripuetan hil dira (16 talketan hil ziren, 13 bidetik atera ziren, 5 oinezko harrapatu zituzten – 2007. urtean hildako bakarra izan zen arrazoi horregatik- eta txirrindulari bat). 35 hildakoetatik 22 gizonezkoak ziren, 10 emakume, 2 neska eta mutiko bat. Adin tarteari dagokionez, 14 biktima 28 eta 35 urte bitartekoak ziren, eta 13 hildako 45 gorakoak ziren.


5 oinezkoez eta txirrindulariez gainera, hildako 15 ibilgailuaren gidariak ziren, 14 bidaiariak eta 26 auto edo furgonetetan zihoazen. Sei istriputan 13 biktima izan ziren, hain zuzen Lodosan (urtarrila), Altsasun eta Erriberrin (maiatza), Olaguen (ekaina), Lekunberrin (uztaila) eta Aizoainen (abuztua) izandakoak. Egunka, osteguna eta ostirala dira, 8 eta 9 hildakorekin, asteko okerrenak, eta ondoren igandeak (6 hildako) eta asteazkenak (5). Bestalde, 7 pertsonak bizia galdu zuten herri barruko bideetan eta 38k herri kanpoko bideetan – iaz 24 ziren-, Nafarroako Gobernuko eskumen zuzena.


Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategiaren barruan, Gobernuak helburutzat finkatu zuen ezbehar tasa %10 murriztea 2007ari zegokionez, ekitaldi hura 48 hildakorekin amaitu baitzen, historia garaikideko nafar errepideetako hildakoen kopuru txikiena, %13ko murrizketa 2006ari dagokionez. Gogorarazi behar da Foru Komunitateak jadanik Europar Batasunak 2000. urtean 2010erako finkatutako helburua bete zuela jadanik 2006. urtean (Nafarroako kasuan 118 hildako 2000. urtean eta 55, 2006. urtean).

Dokumentazioa:
Urtarril eta abuztu bitartean hildakoak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa