Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Argitalpen Zerbitzua sortu da
astelehena, 2008.eko irailak 1Gobernuak Foru dekretu bat onetsi du Erakundeekiko harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa aldatzen duena Argitalpen Zerbitzua sortzeko, kontutan edukiz Argitalpen Atalak 1985ean sortu zenetik izan dituen eginkizunak, kudeaketaren tamaina eta emandako eskumenak. Gobernuaren ustez, zerbitzu berriarekin modu egokian ezartzen dira irizpideak Administrazio Departamentu guztientzat argitalpenen arloan. Halaber, Harreman Administratiboen eta Sustapen Ekonomiko, Sozial eta Kulturalaren Zerbitzua kendu egin da Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza-Zuzendaritza Nagusitik.