(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

32,4 milioi euroko materiala erostea onetsi zaio Osasunbideari

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaurko bilkuran Osasunbidea_Nafarroako Osasun Zerbitzuari osasun sare publikoko zentroetarako hornidurak kontratatu ditzan 200 eta 2010. urteetarako. Aurrekontua denera 32,4 milioi eurokoa da eta kontratua luzatzen ahal da 2012ko abenduaren 31ra arte.


Gaur onetsitako kontratuak helburu dituen materialak osasuneko material suntsigarriak dira eta bulegoko eta garbiketa eta higieneko materialak, eta kontratua ondoko kontu-sail hauetan banatzen da (gastuak 2009ko aurrekontuen kargura):


-Bulegoko materiala, 380.474 euro.


-Garbiketako materiala, 708.837 euro.


-Osasun materiala (apositu sendagarriak), 1,23 milioi.


-Osasun materiala (orratzak, xiringak, gazak, bendak, konpresak, esparatrapu, eta abar), 2,45 milioi euro.


-Osasun materiala (aparatuak, ordezko piezak, materiak kirurgikoa, aireztapen sistemak, eta abar), 2 milioi euro.


-Osasun materiala (botatzeko jantziak, eremuak, mahai-oihal kirurgikoko ekipoak, eta abar), 1,1 milioi euro.


-Osasun materiala (hemodialisirako eta odola jartzeko piezak eta ordezko piezak), 470.754 euro.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa