(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

20.000 euroko dirulaguntza onetsi zaio Nafarroako Informatikako Erabiltzaileen Elkarteari “Navarparty 6” antolatzeko

astelehena, 2008.eko irailak 1

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Enpresa zuzendari nagusiari 20.000 euroko dirulaguntza eman dezan Nafarroako Informatikako Erabiltzaileen Elkartearendako “Navarparty 6” antolatzeko.


Aipatu Elkarteak 2003az geroztik antolatu izan du ekitaldi teknologiko hori Gobernuaren laguntzaz. Beraz, erakunde bakartzat jotzen ahal da hura garatzeko behar diren esperientzia eta baliabideak dituena.


Nafarroako Gobernuaren helburuetako bat da Foru Komunitatean informazio gizartea erabat sendotzea, funtsezko elementu gisa garapen ekonomiko eta sozialerako. Horretarako, ekimen desberdinak sustatzen ditu eta haien artean informazio gizartea bultzatzea helburu duten topaketa teknologikoak. Horixe baita, hain zuzen ere, “Navarparty 6”, Iruñean hil honetan eginen dena. Topaketa publikoa da informatikari, informazio teknologiei eta komunikazioei lotutako jarduerak trukatu eta garatzea helburu duena, eta horretarako mintzaldiak, lehiaketak, tailerrak eta erakustaldiak antolatzen dira. Topaketa teknologiko hau egitea bide egokia da informazio gizartea sustatzeko, batez ere gazteen artean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa