(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santacarako hornidura konpontzeko xedez ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratu da

astelehena, 2008.eko irailak 8

Santacarako 977 biztanleei ur-hornidura konponduko dien proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du gaur Gobernuak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako. Horretarako behar den inbertsioa 407.064 eurokoa da eta Toki Administrazio Departamentuak 282.288 euro jarriko ditu.


Obra hau egiteko ardura Mairagako Mankomunitateari dagokio eta 2007ko Toki Azpiegituren Planaren barrenean jasota dago. Santacarako Adarra izenekoa ez zen egiterik izan Nafarroako Erretenetik alderdi honetarako soluzio bateratuaren hirugarren fasean, hasieran aurreikusitako trazadurak interes kulturaleko ondasuntzat (IKO) joa dagoen eremu bat ukitzen zuelako, izan ere, interes arkeologiko alderdia baita.


Horrela, bada, proiektua aldatu behar izan zen. Proiektu berriak ez du jadanik IKO hori ukitzen eta 150 mm-ko hodiek guztira 3 kilometro eginen dute, eta 100 mm-ko hodiek, berriz, 393 metro. Trazadurak errepideko hiru gurutzagune, ubideko bi pasabide eta Aragoi ibaiaren gaineko pasabide bat zeharkatuko ditu. Proiektu honek edateko uraren hornidura ziurtatuko du, osasun bermeekin, eta ur-murrizketak saihestuko ditu. Izan ere, azken urtetan ur murrizketak izandu baitira kalitate eta kantitate arrazoiengatik, eta murrizketa horiek konpontzeko beharrezkoa zen edateko uraren garraiatzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa