(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak onura publikotzat deklaratu du lurra erostea Etxalarko herrilurra handitzeko xedez

astelehena, 2008.eko irailak 8


Nafarroako Gobernuak onura publikotzat deklaratu du lur partikularretan Etxalarko Udalak 36,45 hektarea eros ditzala hango herrilurra handitzeko.


Gaur egun jabetza pribatukoa den lur horrek muga egiten du Etxalarko herrilurrekin, eta eskuratze gastuak diruz lagunduta izanen dira %40era arte, nekazaritzako finantzaketari buruzko foru legediarekin bat etorriz.


Erosketa honen xedea da bidea ematea landare babesle formazioari gaur egun garatzen ari diren koniferoen produkzio zikloa bukatzen denean. Horrez gain, badago zirkunstantzia bat, izan ere, Etxalarkoek eskubide historikoak badituzte belarrak, urak eta fruituak aprobetxatzeko, beraz, aipatu lurra erosita lursailen jabari osoa erdiesten dute.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa