(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du giza-papilomaren aurkako txertoaren 14.615 dosiren hornidura kontratatzeko

astelehena, 2008.eko irailak 8

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio gaur Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari giza-papilomaren aurkako txertoaren 14.615 dosiren hornidura kontratatzeko 2008-2009ko kanpainarako. Aurrekontua 1.367.964 eurokoa da eta kontratua urtero luza daiteke 2011ra arte, bi aldeak ados egonda.


Osasun kontseilariak ezarritako txertaketen Nafarroako egutegi ofizialak giza-papilomaren aurkako txertatze unibertsala jasotzen du 1995eko urtarrilaren 1etik aitzina jaiotako neskatilentzat, 12-13 urteko adinean. Neskatila hauek txertatuak izaten dira DBH-ko 1. maila egiten duten bitartean.


Joan zen ikasturtean eta hurren bietan txertaketa hau hedatzen da 1992ko urtarrilaren 1tetik 1994ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako neskatilei, beti ere aurretik txertatuak izan ez badira. Talde honen txertaketa egiten da 15-16 urteko neskatilak DBH-ko 4. mailan dauden bitartean.


Txertaketa programa hau egiteko eta ikasturtea amaitu baino lehen egin ahal izateko, 0,2 eta 6 hilabete bitarteko txertaketa pautarekin, 14.615 dosi behar dira 2008-2009 kanpainan. Dosi bakoitzaren eroste prezio gehienezkoa 93,6 eurokoa da, beraz, hornidura kontratuaren kostu osoa 1.367.954 eurokoa da.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa