(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuarekin Zainketa Aringarrietako Estrategia bultzatzeko hitzarmena izenpetuko duela onartu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko irailak 8

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Osasun eta Kontsumo Ministerioarekin izenpetu beharreko lankidetza hitzarmenaren testua onartu du. Estatuko Osasun Sisteman Zainketa Aringarrietako Estrategia bultzatzea izanen du xede aipaturiko hitzarmenak.


Hitzarmeneko jardueretarako aurreikusi duten kostua 100.818 eurokoa da. Zehazki, Osasun eta Kontsumo Ministerioak 70.573 euro ordainduko ditu (%70), eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, berriz, 30.245 euro (%30). Gaurko bilkuran gastua bera ere onartu dute.


Hitzarmeneko testuaren arabera, Foru Komunitateko Osasun Departamentuak (osasun administrazioko eskumenen titularra) zainketa aringarrien ezarpena bultzatuko du, informazio, trebakuntza eta ikerketa jardueren bidez. Gainera, jardueren eragina ebaluatuko du, eta Estatuko Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluari emaitzen berri emanen dio.


Estrategiaren helburu estrategikoetako batzuk honako hauek dira: zainketa aringarriak orokortzea, zerbitzua berdintasun baldintzetan erabili ahal izan dadin sustatzea, familientzako sostengua hobetzea, arazo emozionalen eta doluaren artapena hobetzea, herritarrek zainketa aringarriak hobeto ezagutu ditzaten lortzea, eta zerbitzu hori eskainiko dutenak trebatzea.


Xede horretarako, honako jarduera hauek aurreikusi dituzte lankidetza hitzarmenaren testuan:


- Sentsibilizazio lantegiak osasunaren arloko profesionalentzat, eta artapeneko une bakoitzean erabili daitezkeen baliabideei buruzko informazioa.


- Trebakuntzaren arloan, goi mailako espezializazio masterra eta hilabeteko txandaketa Erresuma Batuan (profesional bat autonomia erkidego bakoitzeko). Oinarrizko eta erdi mailako trebakuntzari dagokionez, sendagile eta erizainentzako ikastaroak. Gainera, zaintzaileei laguntzeko trebakuntza proiektuak.


- Ikerketaren arloan, autonomia erkidegoetako ikerketa deialdietan zainketa aringarriei buruzko proiektuetarako ildo espezifikoak eta helburuzkoak egon daitezen bultzatzeko funtsa.


- Azkenik, estrategiako adierazleak neurtzeko informazio sistema sortzeko proiektuen finantzaketa (emaitza klinikoen eta prozesuaren emaitzen adierazleak neurtzeko, batik bat).


Hitzarmenari jarraiki, Osasun eta Kontsumo Ministerioak sostengu zientifiko eta teknikoa emanen du zainketa aringarriekin zerikusia duten proiektuak gauzatzeko. Gainera, Foru Komunitateari laguntza emanen dio (hala eskatzen badu), proiektuak garatzeko informazioa eta agiriak eskainiko ditu, eta esan dugun moduan, hitzarmenean aurreikusitako jardueretako proiektuen finantzaketan parte hartuko du.


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, berriz, hitzarmenean aurreikusitako jarduerak eginen ditu, emaitzen txostena eginen du, eta proiektuen finantzaketan parte hartuko du.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa