(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasun kontseilariak Kasedan inauguratu duen mediku-kontsulta berriak 947 erabiltzaileri emango die arreta

asteartea, 2008.eko irailak 9

Mediku-kontsulta hori Zangotzako Oinarrizko Osasun Eremura atxikita dago, eta osasun-txartela duten 947 erabiltzaile barne hartzen ditu. Bertan lanean arituko dira: medikuntza orokorreko mediku bat, pediatra bat, erizain bat eta administrazio laguntzaile bat.



Osasun kontseilari María Kutz Peironcely andrea Kasedako kontsultategi berriaren inaugurazio ekitaldian izan da, gaur goizean. Zentro berri horretan 947 laguni emango zaie arreta, osasun-txartelaren bidez. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Kasedako alkate Jesús Esparza Iriarte jauna, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehenengo mailako Arretako Zuzendari , Isabel Martín Montaner andrea, bai eta osasun arloko zein udalerriko bestelako agintariak ere.


Mediku-kontsulta hori Zangotzako Oinarrizko Osasun Eremura atxikita dago, eta osasun-txartela duten 947 erabiltzaile barne hartzen ditu. Bertan lanean arituko dira: medikuntza orokorreko mediku bat, pediatra bat (astean birritan), erizain bat eta administrazio laguntzaile bat (lanaldi erdiz).


Kontsultategia eraikin berri batean kokatu da, eta 138 metro koadroko azalera erabilgarria du. Honakoak aurki daitezke bertan: medikuntza orokorrerako kontsulta-gela; erizaintza-kontsulta; erabilera anitzeko kontsulta-gela; erabilera anitzerako beste gela bat; harrera-gela; itxarongela; komunak, eta biltegia.


Aipatu obrak egiteko, Nafarroako Osasun Zerbitzuak 110.127 euroko diru-laguntza eman dio Kasedako Udalari. Horrez gain, ekipamendu egokiaz hornitu du kontsulta berria. Horretarako, 40.057 euroko gastua izan da guztira, honela banakatuta: 22.139 euro altzarietarako, 16.491 euro ekipamendu mediko eta klinikorako, eta 1.427 euro seinaleztapenak jartzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa