Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Datorren larunbatean hasiko dira 12. Julian Gayarre Nazioarteko Kantu Txapelketaren kanporaketa-probak
asteazkena, 2008.eko irailak 10Finala irailaren 19an ospatuko da, eta hurrengo egunean banatuko dira sariak, Sarasateren heriotzaren urteurrena ospatzeko kontzertuan
Datorren ostiralean, irailak 12, hasiko da "Julian Gayarre" Nazioarteko Kantu Txapelketaren hamabigarren edizioa, parte-hartzaileen zozketarekin; kanporaketa-probak irailaren 13 eta 16a artean izango dira. Finala, berriz, irailaren 12an ospatuko da, eta hurrengo egunean banatuko dira sariak, Pablo Sarasateren heriotzaren urteurrena ospatzeko kontzertuan.
Lehenengo kanporaketa-proba Gayarre Antzokian ospatuko da, irailaren 13 eta 14an 8larunbata eta igandea), 16etatik 21etara. Sarrera doakoa izango da. Bigarren proba, hau ere doakoa, 15 eta 16an ospatuko da (astelehena eta asteartea), ordutegi berean.
Azken proba irailaren 19an izango da, ostiralean, arratsaldeko 8etan. Finaleko parte-hartzaileek Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntza izango dute, Cristobal Soler-en zuzendaritzapean. Sari-banaketa irailaren 20an egingo da, arratsaldeko 8etan, Pablo Sarasate hil zeneko urteurrena ospatzen duen kontzertuan. 19 eta 20 egunetarako sarrerak 10 eurokoak izango dira salan, eta 8 euro palkoan. Abonuak 12 eurokoak izango dira salarako, eta 10 eurokoak, berriz, palkorako.
Hautatuak
Pasa den uztailean, lehiaketaren edizio honetarako izena eman zuten 90 abeslarien artean 72 hautatu ziren. Kategorietan banatuta, 40 soprano, 11 tenore, 9 mezzosoprano, 8 baritono, 3 baxu eta baxu-baritono bat. Herrialdeka, 17 dira Hego Koreakoak, 15 espainiarrak, 7 Txinatarrak, 6 Kanadakoak, 4 Georgiakoak eta Ukraniarrak, eta 2na ordezkari etorri dira Estatu Batuak, Alemania, Mexiko, Italia eta Txiletik. Parte-hartzaile bakarra izango dute, azkenik, Argentina, Armenia, Australia, Austria, Belgika, Irlanda, Errumania, Hego Afrika eta Suediak. Onartuen zerrenda ikusteko lehiaketaren web orria kontsulta daiteke: www.cfnavarra.es/gayarre.